29.12.2013 Views

Santander, February 19th-22nd 2008 - Aranzadi

Santander, February 19th-22nd 2008 - Aranzadi

Santander, February 19th-22nd 2008 - Aranzadi

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

ESTEBAN ÁLVAREZ-FERNÁNDEZ, E. & DIANA CARVAJAL-CONTRERAS

HITZAURREA

International Council of Archaeozoology (ICAZ)

erakundeak egindako kongresuen aktak zenbait liburutan

argitaratu dira. Liburu horietako bat da honako

hau. Erakundea arkeologia-lekuetan dokumentatutako

animalia-hondarrekin zerikusia duten ikerketa zientifikoen

trukea sustatzeko sortu zen.

ICAZeko arkeomalakologiako lantaldeak Santanderren

(Espainia) biltzea erabaki zuen, lehen bilera zientifikoa

Gainesville-n (AEB) egin ondoren (Szabó eta

Quitmayer, 2008).

Aipatu bigarren jardunaldia Kantabriako

Unibertsitatean egin zen, 2008ko otsailaren 19tik

22ra bitartean. Bilera horietan, 100 aditu inguruk 61

lan aurkeztu zituzten: 31 lan txostenak izan ziren eta

beste 30ak poster-formatuan aurkeztu ziren.

Liburu hau ingelesetik itzuli da izenburu honekin:

“Ez bakarrik janaria: itsasoko, lehorreko eta ur gezako

moluskuak arkeologia-testuinguruetan". Liburuan,

munduko hainbat eskualdetan egindako ikerketen

emaitzak jasotzen dira, eta askotarikoak dira molusku

arkeologikoen hondarrekin zerikusia duten gaiak.

Ikuspuntu holistikotik, helburua da erakustea hainbat

arkeologia-testuingurutan dokumentatutako maskorrak

ez zirela biltzen janari gisa bakarrik, bai eta

apaingarriak eta tresnak egiteko lehengai gisa ere.

Liburua, arkeomalakologoentzat ez ezik, beste

zenbait esparrutako ikertzaileentzat ere izan daiteke

interesgarria (adibidez, arkeozoologiako, arkeologiako,

zoologiako eta antropologiako ikertzaileentzat), kronologia-,

kontserbazio-, ekologia-, antzinako ekonomia-,

teknologia- eta metodologia-alderdiekin zerikusia

duten ikerketa garrantzitsuak aurki ditzaketelako.

Liburuaren hasieran, artikulu batzuk daude,

molusku-hondarrak Europako Erdi Paleolitoko eta Goi

Paleolitoko testuinguruetan aztertzen dituztenak, eta

artikuluotan, gainera, beste hainbat gai lantzen dira;

adibidez, itsas maskorreko karbonatoetan datatzeko

teknikak (Douka et al.). Bestalde, pertsonen apaingarriak

aztertu egiten dira zenbait irizpide erabiliz: taxonomikoak,

teknologikoak, erabilera-aztarnen ikerketa…;

era berean, informazio geografikoko sistemak

(GIS) eta azterketa esperimentalak baliatzen dira,

besteak beste, aztarnategietan bizi izan ziren ehiztaribiltzaileen

mugikortasunaz eta truke-sareez eztabaidatzeko

(Gargasko haitzuloa –San Juan-Foucher eta

Foucher–; Maltraviesoko haitzuloa –Rodriguez-

Hidalgo et al.–; Peña de Estebanvelako lekua

–Avezuela–; El Hornoko haitzuloa –Fano y Álvarez-

Fernández–; eta Parcoko haitzuloa –Estrada et al.–).

Goi Pleistozenoaren amaieratik Neolitoaren bitartean,

moluskuak gizakien dietaren barruan egon

ziren, eta haien maskorrak pertsonen apaingarri eta

tresnak egiteko lehengai gisa erabili zituzten

Europako eta Asiako zenbait lekutan. Ikerketa taxonomikoek,

teknologikoek, tafonomikoek eta espazialek

jakitera eman dute zenbait teknika erabili zirela

maskor-hondarrak manipulatzeko, hainbat ingurune

ustiatu zirela, eta trukeak egiteko gizarte-sareak egon

zirela leku batzuetan; hauek dira leku horietako batzuk:

Nerjako haitzuloaren sarrera (Jorda et al.); Tell

Aswad (Alarashi), Balma Guilanyà (Martinez-Moreno

et al.); Mazaculos II (Gutiérrez eta González);

Oronsay, Colonsay eta Eskoziako beste toki batzuk;

bai eta Can Roqueta (Oliva), Cingle Vermell eta Roc

del Migdia (Oliva eta Yll) ere. Maskor-hondarrak

Aleutiarretako uharteetako aztarnategietan paleoingurunea

birsortzeko erabili ziren (Antipushina).

Neolito berantiarretik eta Kalkolitotik Brontze Arora

bitartean, beste ikerketa batzuek egiaztatutakoaren

arabera, maskorrak apaingarri gisa erabiltzen eta

tresnak egiten jarraitu zuten artisautzazko espezializazio-testuinguruetan

(besteak beste, Pyrgos-

Mavroraki –Carannante– eta Veraren arroko lekuak

–Maicas eta Vidal–). Ikerketa alometrikoek eta aktualistikoek

aditzera ematen dute erromatarren garaian

ostra kontrolatzen zelako ebidentzia izan zutela

Winchester-ko aztarnategian (Campbell).

Europako Erdi Aroko aztarna arkeomalakologikoen

ikerketak azterketa taxonomikoetan, biometrikoetan

eta tafonomikoetan oinarritzen dira, eta erakusten

dute Beauvoir-sur-Mer (Dupont), Sevillako zenbait

leku (Bernáldez eta García) eta Pontevedran (Álvarez-Fernández

eta Castro) moluskuen ustiapena jarduera

espezializatua izan zela, ez bakarrik txoko ekologiko

desberdinak hautatzen zituztelako, bai eta

haien mamia atera eta biltzeko hainbat teknika erabiltzen

zituztelako ere.

Gainera, eta orain Amerikara jotzen dugu (zehazki,

erdialdeko Amerikara, formazio-alditik aldi klasikoaren

ondokora bitarteko testuinguruetan), itsasoko

eta ur gezako maskorrez azterketa taxonomikoak,

tipologikoak, teknologikoak eta esperimentalak egin

dira, bai eta erabilera-aztarnen ingurukoak ere, ekortze-mikroskopio

elektronikoa erabiliz. Oxtankah-en

(Vega eta Melgar), Xochicalco-n (Melgar),

Teopantecuanitlan-en (Solis eta Martínez) eta

Pezuapan-en (Solis eta Monterrosa) egindako ikerketei

esker, frogatuta gelditu da hainbat tresna eta teknika

erabili zirela maskorrezko objektuak egiteko, eta

Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean trukesareak

zeudela egiaztatu da. Hego Amerikan, arkeologia-lekuak

Holozeno berantiarretik XIX. mendera

artekoak dira. Antzeko azterketak egin ziren aztarna

malakologikoei buruz. Azterketek argi utzi zuten gizataldeek

maskorrak eraikuntzako material gisa erabili

MUNIBE Suplemento - Gehigarria 31, 2010

S.C. Aranzadi. Z.E. Donostia/San Sebastián

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!