26.08.2013 Views

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

seme-alabak adimen-elbarriak izan ohi dira, endekapenezko ezaugarriak

dituztelako. Alabaina, etengabe edatea kausa bakarra balitz, dipsomania jasaten

dutenak elbarritu progresiboak izango lirateke. Horrenbestez, aitaren

hordikeria ziurra izanik, bada orduan famili zergati bat, zeina familia osoaren

zoriogaiztoko herentzian berresten den.

XIX. mendearen bigarren erdian herentzia morbidoaren teoria era

laikotuan zabaldu zen eta norbereganaturiko izaeren transmisioan sinesten

zen. Familia patologikoaren nozioak markatzen du garai hau. Sendagileen

ustez, eta XVIII. mendeko herentzia nozioari jarraiki, atsoaren ondorengoak

gaixoak dira, maitasunarenak ederrak, eta mozkorrak munstroak sortzeko

arriskua du (Ariès; Duby, 1994, 571-572).

Esquerdok ez ditu alkoholismoaren osagai sozialak balioztatzen; aitzitik,

adimen-elbarritasuna gurasoen haztura alkoholikoekin erlazionatzen du, eta,

bide batez, baieztatzen du, Morelen 60 ideiei jarraiki -Marcé 61 ere iritzi berekoa

da-, guraso alkoholiko kronikoen seme-alabek endekapen progresiboa jasaten

dutela. Halaber, Griesingerren 62 gaixotasun mentalei buruzko obratik ideien

59 Esquerdok darabiltzan autore gehien hauek alienista frantsesak dira, eta euren lanen itzulpenei esker

Espainiako Estatuan ezagunak egin ziren.

60 Autore honek (1801-1873), bere haurtzaro gora-beheratsuaren ondorioz, alemaniera oso ondo

menderatzen zuen, eta horrek J.P. Faloetengana eraman zuen, honek alemaniar eskola psikologiari buruzko

azterlanak egiteko itzultzaile on bat behar omen zuela eta. Bere lanik garrantzitsuena Traité des dégénérescenses

(1857) eta Traité des maladies mentales lanetan aurkitzen da. Eroetxearen defendatzaile sutsua, baliabide

humanitario eta komenigarria zela uste zuen. Presondegia ulertzeko era eta bertako praktikak kritikatu zituen,

eta “non-restraint”, alta azkarrak eta ongi prestatutako eta ordaindutako erizain jendea kontratatzearen aldeko

agertu zen. Arlo epistemologikoan gehiago arduratu zen patologien zergatiaz sintometaz baino. Herentzia

tratatzeaz gain, izaera pertsonal eta inguruneko alderdi etiologikoei ere eskaini zien bere arreta. Orientabide

medikosozial honekin bat etorriz, frantses auzitegi medikuntzaren aitzindarietariko bat izan zen (Postel;

Quétel, 1987, 711-712).

61 Autore honi (1828-1864), sei urte zituela hil zitzaion aita eta, diru iturririk gabe, Nantesera joan zen bere

amarekin. Hemen, bere osabak, Dr. Marcék, klaseak ematen zituen Medikuntza Eskolan eta zirkunstantzia

honek erabaki zuen bere etorkizuna. Bere lehenengo ametsa zirujaua izatea baldin bazen ere, Baillarger eta

Moreau de Toursek Tourseko eroetxean eskaini zioten lanpostua onartuz amaitu zuen. Psikopatologo

ospetsu bilakatu zen. Bere ikuspegi psikopatologikoa orientabide anatomoklinikoan oinarritzen da.

Aipatzekoak dira helburu didaktikoarekin idatzitako Traité practique des maladies mentales (1862) eta Sur la valeur

des écrits des aliénés (1863) lanak (Ibid., 698).

62 Autore honek (1817-1876) Alemania, Austria eta Egiptoko leku desberdinetan garatu zuen bere jarduera

klinikoa eta irakaskuntzakoa, Heinroth edo Reilen psikiatria erromantikotik unibetsitari eta positibistarako

trantsizioan. Bi joerak jasotzen ditu bere Die Pathologie und Therapie des psychischen Krankheiten (1845) lanean.

Garai hartan garapen garrantzitsua zuen ikuspegi anatomo-patologikoaren ordezkari kontsideratzen da.

106

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!