26.08.2013 Views

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

“Izena duen guztia omen da”. Gure esaera zahar honetatik abiatuz, esan

genezake, izena identitatearen eraikuntzarako derrigorrezko elementua dela,

eta areago oraindik esaten den izen hori errealitate bihurtzen denean. Baina,

zein motatako errealitatea da Sacamantecasen izenaren atzean dagoena?

Elezaharretik 17 datorren Sacamantecasen izenak herri-irudizko konnotazio

bereziak dakartza krimenari lotuak, baita, besteak beste, beldur, ikara, eta arte

magikoei uztartuak ere.

Herri-kontzientziak izenari lotutako ezaugarri horiek guztiak estekatzen

ditu errealitate sozial horretan gertatzen ari ziren krimen horiekin. Honela,

izendapena identitatearen eraikuntzarako prozedura erraz, soil eta zuzena da,

Sacamantecasen nortasuna Garaiori atxikitzeko, eta herri-oroimenean zegoen

elezaharra hezur-mamituz berpizten da; gainera, B. de Bengoak bere

kronikarekin irudizko lantze hori bildu eta indartuko du.

Sacamantecasen istorioa zabaltzeko herriak erabiltzen duen mintzabidea

zurrumurrua da. Hau beldur kolektiboaren aho-komunikazioaren forma

erabilienetariko bat da, taldeak erabili egiten du eta gehienetan bortxa

egoeretan edo ezegonkortasun sozialean agertzen da. Zurrumurruaren

mezuak, aldi berean, gezurrezko eta egiazko osagaiak dituenez, nahasmendua

sortzen du, eta berezitasun honek, hain zuzen ere, komunikazioaren

ikuspegitik eraginkortasuna ematen dio mezuari, zeren, informazio ezaren

aurrean, zurrumurruak azalpenen bat edo daturen bat emango baitio

ziurgabetasuna sufritzen ari denari (Biurrun, 1994, 138-140).

Kasu honetan Sacamantecas historia bilakatu da: herri-irudizkoaren

legendazko pertsonaia egiaztatzen da krimenen bidez; gertaera erreal hauetan

mamitzen da elezaharra. Existentzia hau sozialago egiten da aguazilak Garaio

atxilotzen duen unean eta Sacamantecasen identitatea publikoki aldarrikatzen

17Geroago, “Sacamantecas: herri-sorketa eta elezaharra” kapituluan arituko gara Sacamantecasi buruzko

gaiaz.

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!