26.08.2013 Views

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gizarteari egin dio min eta hainbat lege urratu ditu, hau da, ordena juridikoa

hautsi du, eta ondorioz, delitugile bilakatu da. Aipaturikoagatik guztiagatik,

Garaio subjektu arriskutsu bat da (arduraduna da, ez dago erotuta), eta

jendaurrean exekutatua behar du izan. Ez dezagun ahaz pasarte honetan

esaten dena:

“Para los positivistas el delito es síntoma o indicio revelador de la personalidad

socialmente peligrosa de su autor. Se concreta de este modo el estudio del delito

con el del delincuente, cuya figura, olvidada por los clásicos, fue elevada a primer

plano por la nueva tendencia” (Sainz, 1979, 138)

Delitugileak delituan bukatzen du. Hemendik aurrera berdin dio

lehenengoarekin edo bigarrenarekin tratatu, eta gehienetan erosoagoa izango

da azken honekin egitea. Garaioren errentagarritasuna merkantzia eredugarri

bilakatzean datza.

XIX. mendean zehar ez zen lortu heriotza zigorra indargabetzea.

XVIII. mende amaieran eta XIX.aren hasieran heriotza zigorra usu aplikatzen

zen Europako estaturik gehienetan. Estatu espainiarrean Beccariaren lana

hamar urteko atzerapenarekin itzulia izan zen, eta ondoren Inkisizioaren

aurkibidean sartua. Hirurteko liberal-aldian 1822ko kode penal berriarekin

heriotza zigorra indargabetzen saiatu ziren, baina ez zuen arrakastarik izan;

proposamena atzera botea izan zen horrelako neurri bat hartzeko girorik ez

zegoelako. Edozein kasutan ere, erregimen penalaren gogortasuna epaileek

arindu zezaketen (Gacto, 1985).

Exekuzioak jendaurrean burutzen jarraitzen zuten, ohitura honen

aurkako ahotsak gero eta ugariagoak baziren ere. Hala, 1832ko Erret

Dekretuaren bidez, Fernando VII.ak garrotea ezarri zuen urka-heriotzaren

ordez, erreginaren urtebetetzea ohoratu asmoz. Hona zer zioen:

“Que en adelante fuera ejecutada en garrote ordinario para las personas de estado

llano, en vil para los castigados por delitos infamantes sin distinción de clases, y en

garrote noble reservada para los fijosdalgo” (Cuello Calón, 1953, 499).

202

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!