26.08.2013 Views

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

Hilketa eta masa hezkuntza Jakintza-arloa: Soziologia - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bestalde, monomaniak erotuei bizitza luzea uzten die. Arestian

aipatutako kasuak honelaxe erakusten du, zeren, emakumeak bizimodu

lizunkoia zeraman arren, hirurogeita hamar urtetik gora iritsi baitzen.

Esquerdoren ustez, Renaudin eta Dagonetek 74 gauza bera baieztatzen dute eta

bizitza luzeko kasu bana aipatzen dute.

Monomaniaren bi alderdi berezko hauei buruz, lasaitasun-tarteak eta

bizitza luzea, Esquerdoren esanetan, Garaiok oso osasun bikaina du, eta

monomania genesikoaren kasu orok ez baditu sintoma guztiak bete behar ere,

hark, halere, bere baitan erotasunaren sintoma guztiak betetzen ditu.

Sendagileak Garaioren gozamen beneroak ezagutzen ditu, eta abstinentziaren

garaiak luzeak izan ez direnez gero, bera monomania genesiko edo eromen

oldarkorraren eredu bikaina izango litzateke.

2.2.2. Eri-bulkada gizerailea

Gaixo mentalak bulkada morboso gizerailearen arriskua irudikatzen du,

honek aurretik somaezineko egintza biolentoak egin ditzakeelako. Hariari

segituz, garai honetan arriskua perilean adierazten da, eroaren irudiak eta klase

herritarrek ordezkatuta. Morelek, endekapenaren kontzeptuan oinarrituta eta

higienismoarekin bat eginik, botere publikoei proposatzen die gaixotasun

mentalen eta beste anomalien maiztasunarengatik arriskuko populazioak, hots,

klase behartsuenak zain ditzaten (Castel, 1986, 224). Gizarteak beheko

klaseetan arerio bat du, eta hau berarentzat zein besteentzat arriskutsua izango

da. Aginteak, bada eredu eta jokabide irizpide gisako rol hezitzailea hartzen du,

pertsonen jokabideen zuzentzaile gisakoa, alegia.

74 Autore hau (1823-1902) Châtons-sur-Marne etxeko zuzendariaren semea, medikuburu izan zen

Stéphansfeldeko babesetxean, David Richard (1806-1859) Strasbourgeko psikopatologia irakaslearen eta

Elkarte Mediko Patologikoa Sociedad Médico Patológicako lehendakariaren zuzendaritzapean. 1849an

Considérations médico-légales sur l’aliénation mentale-ri buruzko tesia aurkeztu zuen eta 1862an bere lanik

garrantzitsuena argitaratu zuen, hots, Traité des maladies mentales, non, apika, lehen aldiz literatur genero

honetan, alienatuen argazkiak txertatzen diren (Postel; Quétel, 1987, 627).

122

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!