17.06.2013 Views

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3.2.2.1. Zenbatzaile zehaztuak edo numeralak: bat, bi, hogei...

Zenbateko zehatza adierazten dute: bat, mila, hamar,...

Zenbatzaile hauek kokagune finkoa dute sintagmaren barruan: bat eta bi zenbatzaileak

izan ezik, beste guztiak izenaren ezkerrean agertzen dira. Bi zenbatzailearen

kasuan, eibartar nagusiek eskuinean jartzen dute gehienetan, baina gazteek gero

eta joera handiagoa dute izenaren ezker aldean erabiltzeko.

Bat

Esan bezala, bat zenbatzailea beti determinatzaile-sintagmaren eskuin muturrean

kokatzen da, mugatzaile bezala. Hain zuzen ere, horregatik hartzen dute batzuetan

mugatzaile zehaztugabetzat (izen zenbakarriekin).

Lehenengo zan horixe, Purificación Iturrioz, ta gero zan eibartar bat.

Horrek Kalbetoi kalian denda bat euki eben, Gabilondo.

Deba ibarretik euskararen herrira (Zuazo, 2002) liburuan esaten denez, baten eta batian

bereizi egiten dira Deba ibarrean. Eibarko euskararen corpusean, hala ere, baten eta

batian nahastuta erabilitako kasuak ugariak dira; gehienetan, nahastea honetan

datza: mugatu singularra (batian) erabili ordez mugagabea (baten) erabiltzean.

…ta ha ipinitta zeken beste baten, beste leku baten.

Han piñadi baten eta zelai baten.

Nik pentsatzen dot beste bide baten doiazela.

Eta behin etorri ziran, eskursiño baten etorri giñazen.

Mugatu singularra ‘batian ... bestian’ egituran erabiltzen da ondo:

Bi

Ezaugarri morfologikoak

Bestela, poltsilluan edo hartzen badittuzu, batian galdu jatzula, bestian ez

dozula hartu…

Nik ez dot hizkuntzia hautatu, bi hizkuntzak dira ofizialak, zein batian zein

bestian.

... batian ‘Poeta y Aldeano’, bestian ‘La Boda de Luis Alonso’.

Gorago esan denez, bi zenbatzailea ezkerrean nahiz eskuinean koka daiteke.

Mendebaleko hizkeraren bereizgarria da bi zenbatzailea izenaren eskuin aldean

kokatzea. Eibarren ere hori da joera nagusia.

Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!