17.06.2013 Views

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

arinaren ondorio besterik ez, eta Euskal Herri gehienean aurkituko ditugunen pareko:

aiskidetu, baator (‘badator’), estaitt (‘ez dakit’)... Azken adibide horretan, ziurrenik,

hitz amaierako herskariak eragina izan dezake aurreko /k/ ahotsaren galeran

(Rotaetxe, 1978), adizki-sail bereko kideetan ez delako galtzen (estakisu, estakixe...).

2.2.1.2 Aldaera nagusiak

Herskarien arteko galtzeak eta txandakatzeak oso ugariak dira Euskal Herri osoan, eta

hemen ezin ditugu Eibarko aldaera guztiak aipatu. Nagusiak eta arau bezala finkatutakoak

bakarrik azalduko ditugu. Izan ere, Michelenaren hitzak hartuz, “No escasean los

casos de permutación entre oclusivas de distintos órdenes. Influye en unos la inseguridad inherente

a la posición inicial, en otros la articulación muy relajada entre vocales de las oclusivas

sonoras, que da lugar a desapariciones y falsas restituciones.” (Michelena, 1990).

Gure lan honetan, beraz, aldaera nagusiak besterik ez ditugu azalduko, Eibarko

hiztun guztien edo gehienen artean arau direnak.

• Ahoskabeen aldeko joera hitz hasieran

Badirudi Eibarko euskaran, berba hasieran, ahoskabeenganako joera garbia dagoela,

maileguetan behinik behin. Egia da Larrañagak Antzuolarako egiten duen ohar

berbera egin daitekeela Eibarren ere, hau da, nagusienek gaztelaniazko zenbait

hitzetan soinuak ahostun egiten dituztela (ganbixo, gorbata, dorniau...); baina, oro

har, ahoskabeak dira nagusi, euskararen jatorrizko legearen aurka. Hau da, latinezko

cella, causa edo corpus hitzek gela, gauza eta gorputz eman dute euskaraz. Eibarren,

ordea, mailegu zein euskal jatorrizkoetan ahoskabeak dira nagusi, batez ere hurrengo

silaban beste ahoskabe bat agertzen denean: pekatu, kolko, parkatu, tanboliñ, titi,

torniau, kurutze, titara, kako, kerispe, keixa, kollara, koltza, konbidautza, katibu, karsela...

Salbuespenak ere, jakina, badira: barre, golpe, bake, gorputz...

Joera horren eremua oso zabala da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, behintzat, arrunta

da. Iturainek (1995) eta Michelenak (1990) ere hainbat adibide eman dizkigute

Gipuzkoako beste muturrerako, Orio eta Errenteriarako, hurrenez hurren.

• Ahoskabeak gordetzeko joera n eta l ostean

Mendebal osoan bezala, n eta l ondoren ahoskabeak gorde dira zenbait mailegutan:

denpora, jente, txanka, altara... Dena dela, kontsonante ahostuna duten aldaerak ere

entzuten direla esan behar da.

84

Ezaugarri fonetikoak

Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!