17.06.2013 Views

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ezaugarri fonetikoak

Selaixan dabisenian esta kasorik be! Iskua an dao ta… Len-len iskua

egoten suan amen. Iskua etxian! “Beixa iskuan eske dao ba” ta artu

beixa ta iskua, txabolara ero bere lekura eruan, ta iskotu ta… Gero

beterinarixuak ipintzen eutzen. Baiña len, koño! Iskua nun dauan…!

Tokatzen bada amen igual isko majua, ba, bueno…! Arikittatik be igual

geurera. Urrengo noberak iskorik es ta “i!” Arikittan ero Barrundixan ero

beste… “Banatok!” ta “Bai, ekarri!” Iskua nun tokatzen san… Ausuetan,

etxian es baeuan ba…

Hala ere, ez da erraza fenomeno hau aztertu eta azaltzea, eta salbuespenak asko

izan ohi dira. Izan ere, arau hau ez da herri guztietan eta ingurune guztietan berdin

betetzen (Gaminde, 2002). Eibarren ere gauza bera gertatzen da: hiztun batzuen jardunean

eta ingurune jakin batzuetan bakarrik erabiltzen da, baina ingurune horiek

definitzea zaila da. Oro har, kalean nekez entzuten da (edo ia inoiz ere ez), baina

baserritar edadetu batzuen artean jaso ahal izan ditugu adibide batzuk, gehienetan

hitz solte bakanetan: ikesi, iketz, ikeratu, beittensiño, iguel, juen...

Hori bai, Agiñaga auzoan, Markinako hizkeraren eraginez, bilakaera hori arrunta

ez eze, arau ere badela esan daiteke 40 . Adibidez:

Ta txarrixek… serak… urdaixek be danak gatzes ein biar iseten sien.

Bi edo iru egun euki tta barriro buelta emon ta gatza barriro. Ta gero ipini

arri aundi batzuk gaiñien ta gatza artzen eben ta gero bein gatza artutakuen,

urte gustien arek kitto! Arek es sien galtzen.

Bilakaera horrek indar handiagoa du ia taldeetan, non gehienetan a>e bilakaera

gertatzen den: sietz (‘zehatz’), maietz (‘maiatz’), miestu (‘mehaztu, bakandu’), miestau

(‘miazkatu’), bietz (‘behatz’)... Kasu horietan ia-ia arau dela ere esan daiteke,

Agiñagan ez ezik, baita Eibar osoan ere.

40 Aretak (2003) ere antzeko oharra egiten du: ”disimilatzaileenak ez ezik, murriztaileenak ere badira

Aginagakoak. Beraz, hauen jardunak ondoan duten Barinaga auzoko hizkeraren antz handia du” .

Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!