17.06.2013 Views

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

Eibarko euskara Gure hizketaren doinu eta berbak Asier

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Karabixak eta ikazgintzia

446

JULIAN ETXEBERRIA

Ubitxa (Otaola-Kiñarra), 1913

– Karia ein eitten zan? Ezautu zenduazen zuk karabixak eta?

– Ein, ein! Onbre! Ezautuko ez nittuan, ba? Ubittan bazeguan bat! Ubitta itturrixa baiño

honutzatxuaguan. Oin, badakit, desapareziduta dagoz horrek! Aintxiña eruan zittuan

horrek aurrian eskabadorak! Baiña hori eitten eben, holan zulo bat harrixakin, bueltan

bueltan eitten eben ta gero, kareharrixa zeguan, ba, igual… kareharrixa, egon ein bihar

da harrixa, e! Eguarbitza dao bat harrixa, kareharrixa. Oin be badao ta beste lekun bat

be egongo zan! Ta hori […] etara ta idixekin jun ta ekarri eitten eben! Ta gero, bota hara!

Ta azpixan sua eitteko lekua lagatzen etsen ta, otia badakizu zer dan? Otia badakizu zer

dan, ezta? Erderaz ez dakit zelan esaten jakon otiari… Bueno, igual da. Lora horixa dakana,

otia. Hori. Lehen ota asko zeguan hemen, ta otia ebagi, sikatu ta otia sartzen [jakon]

azpixan. Ta harekin harrixa erre eitten eben. Erre, e? Ta gero ha eitten da, ba, masia

eitten da ta ya, ba, ha aprobetxatzen eben sororako, soruandako ona zan ha botata…

– Ta ze eitten zeban?

Gaur egungo hiztunen lekukotza

– Kariak? Karia da… erre eitten eban lurra ta harek bitxo guztiak erre eitten zittun!

Harrak, honek beste gauza guztiak, bitxo guztiak… Soruan bitxo asko urtetzen dau! Ta

karia botatzen etsen ta lurra harrotu eitten dau harek! Ta bitxuak danak akabau! Ta oin

horregaittik da, basarrixetan pasatzen dana da, oin karerik ez detsa botatzen iñok ta oin

sulfatua dau espeziala, eztakizu? Baiña oin sulfato hori ez badetsazu botatzen ezebe ez

da hartzen! Bitxuak jaten dabe dana! Ez dau ortuan ezer hartzerik ez badetsa botatzen!

Oin daoz, likiduak daoz, ta karuak, e! Ta horra bota bihar detsazue tomatieri, nahiz piparreri,

nahiz lekiari… Bota ein bihar detsazu, e! Bestela ez da hartzen bape! Lehenago bai,

karia botatzen etsen ta lurra zelan egoten zan garbixa, ba, lurra […] zelan egoten zan,

bitxorik ez zan egoten! Ta oin tomatia be palua ipintzen jako gora ta lotu, ezta? Hori ikusiko

zenduen. Lehen tomatia sartu ta lurrian egoten zan tomatia! Ta ez zeben jaten! Eske

bitxorik ez zeguan ta. Zerak jaten zittuen… Horrek kariak eta danak… Garbixa zeguan

lurra!

Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!