26.08.2013 Views

Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.2.5. Metodo kognoszitiboa

Eredu kognoszitiboa, metodo audiolingualaren akatsei aurre egiteko sortu

zen. E. Lopetegik honela definitu du:

«Metodo audiolingualak mekanizistak baziren, mentalismorantz jotzen dute

kognoszitiboek.

Metodo kognoszitiboa razionalista bada ere, ez du enpirismoaren garrantzia

ukatzen; beharrezkotzat jotzen ditu ariketa estrukturalak, ikasleak nolabait

bere baitan dituen kategoria gramatikalak ager ditzan.

Hizkuntza baten jabe izatea ez da ohitura-arazoa, arau batzuk

menderatzearena baino. Metodo audiolinguala ikaslearen etengabeko

errepikapenean oinarritzen den bitartean, irakasleak arauak azaltzearen

aldekoa da kognoszitiboa.

Zilegitzat jotzen da nola itzultzea hala jatorrizko hizkuntza erabiltzea.

Kontrolatu egin behar da errepikapena: errepikatze hutsak ez du inolako

zentzurik.

Ixiltasunak badu bere garrantzia: pentsatzeko aukera ematen dio ikasleari.

Metodo kognoszitiboak konprentsiboa izan nahi du; batera hartu nahi ditu

hizkuntza menderatzeak eskatzen dituen oinarrizko lau trebetasunak:

entzumena, mintzamena, ulermena eta idazmena. Gramatika-arauak

aurkeztu ondoren batera landu behar dira hizkuntzaren lau alderdi horiek,

ezeini lehentasunik emateke.

Oso garrantzizkoa da ulermena: ikasleak ondo entzun eta ulertu behar du

esaten duena.

Ahoskerari ez dio gehiegizko garrantzirik ematen; ikaslea iritsiko baita

noizbait ondo ahoskatzera.

Normala da akatsak egitea.

Garrantzi handia ematen dio komunikatzeari. Hori dela eta, oso kontutan

hartzen ditu bigarren hizkuntzaren arau sozialak.

Asko lantzen du alderdi afektiboa: ikasteko bidea errazten duen pertsona da

ikaslea, ez agintzen duen norbait.» (1991: 109-111).

1.2.6. Eredu naturala: Natural approach

Eredu naturala 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadaren

lehen urteetan sortu zen batez ere S. Krashen-en eskutik 2 . P. Bogaards-ek

honela definitu du:

«Orain arte ez da ikaskuntzaren eta eskurapenaren arteko bereizketarik egin

izan. Baina ez dira gauza bera eta, zenbaiten aburuz elkarren kontrakoak ere

badira. (…) Eskurapenari begiratuz, ikaskuntza terminoak era askotako

gauzak dakartza burura. Lehenbiziko termino honek instituzio bat

gogorarazten du: eskolan ikasten da; ikaslea izateak esan nahi du aurrez

2

Krashen-en ekarpena, bere osotasunean, lan honetako 1.3.2. Hizkuntzen eskurapena, jabekuntza,

ikaskuntza atalean azaltzen da.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!