26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"ezaugarri grafikoen azterketa egiten hasten da eta" haurra horrelatsuko

egoeraren aurrean aurkitzen denean, DEHNek (1986, 98) azpimarratzen

duenez .

Ezaugarri grafikoak ezagutzen doazen neurrian argazkiak kendu

egiten dira, eta orduan haurra ezaugarri grafikoetan bakarrik oinarritzen

da izen idatzi bakoitzean noren izen dagoen jakiteko .

Izen idatzia erabil daiteke haur bakoitzaren arropa zintzilikagailua

zein den adierazteko, marrazkiak eta gordetzeko karpeta identifikatzeko,

gelako aulkia seinalatzeko (Lazkaon, adibidez ; edo mahaiak

Orion), etxera bidali behar diren sobreak bereizteko, haur bakoitzaren

marrazkiak eta bestelako lanak seinalatzeko, e .a. ETXEBERRIA eta

ARAMBURUren (1987,98) lanean behin eta birritan adierazten zaizkigun

adibideak aipatzeko .

Izen hauek jolas eta aktibitate ugari moldatzeko aukerak

eskainiko dituzte ondorengo atalean azalduko denez .

Bereziki bakoitzaren izenean agertzen diren grafemen

kontzientzia hartzen dute haurrek, eta berauek duten jarraierazko

antolaketarena ; ikaskideen izenetan agertzen diren grafema berdinak,

ezberdinak, jarraiera berdintsuak,e .a. Nola idazten den aztertzen

hasteko abiapuntu egokia SCHEERER-NEUMANN eta lankideen

(1986,89) ustetan .

• Eskolaurrean ikasten eta entzuten diren ipuinak, abestiak,

asmakiloak, olerkiak, e .a. ere idatziz jarri daitezke eta haurrekin etxera

bidali -bakoitzarena bere izena daraman sobrean sarturik- gurasoek

jakin dezaten haurrak zer ikasten duen . Horrela gurasoek irakur

dezakete haurrak jadanik badakien ipuina, abestia, asmakiloa, . . .

Guzti hori idatzirik dagoen orriaren bestekaldean haurrek bere marrazkia

ere moldatu dezakete, eta nahi dutena idatzi . Ba dira bere

marrazkian bestaldeko testua kopiatzen dutenak, eta kopiatzen ari

diren horretan zer jartzen duten badakitenez, beren marrazkiari jarritako

textoan zer jarri duten ere era berean jakin ohi dute (EKINTZA

ikastolako andereño/irakasleetatik bildutako esperientzia) .

Era berean etxean kontatzen dizkieten ipuinak, asmakiloak,

abestiak, . . . gurasoek idatziz jar ditzakete eta haurrarekin eskolara

bidali, andereño/irakasleak haur guztien aurrean irakur ditzan .

1 0 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!