26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Haurrak ematen dituen erantzunen arabera ikusi ahal izango

dugu zein neurritan dagoen kontestoari loturik eta baldintzaturik

(marrazkian agertzen den irudiari, alegia) testu idatzi bat interpre-

tatzerakoan, edo zein neurritan oinarritzen den irakurririk aurkezten

zaion edukian testu bertako esanahiari zentzua ematerakoan : zein

neurritan parekatzen dituen hizkuntza mintzatua (ahozkatuz irakurritakoa)

eta hizkuntza idatzia .

Uste dugunez, hizkuntza mintzatua eta hizkuntza idatzia, beste

inolako bitartekotasunik gabe, elkarlotzea irakurketa-idazketaren

oinarria da . Bi hizkuntza modu horien arteko lotura era ezberdinetakoa

izan badaiteke ere, bere tokian adierazi dugunez . Baina hori

kontutan hartzeke ere, testu idatziak baditu ezaugarri orokor batzu

irakurri ahal izateko kontutan hartu behar direnak :

"Esaldi idatzi bat elkarrengandik nabarmentzen diren zatiz osaturik

dago, zati horiek elkarren jarraieran ematen dira, zatien artean zuri-

guneak daude . . ."

FERREIROk eta TEBEROSKYk (1986,85) gogoratzen digutenez .

Testuaren berezitasun horiek ahozkatutako esaldiarekin elkartuz

kontutan hartzen dituen haurrak badaki testuaren ezaugarritan

oinarritu behar dela irakurtzerakoan, eta irudiak ez diola laguntzarik

eskaintzen lan horretarako .

Planteatzen dizkiogun egoerek arazo horrekin jartzen dute haurra

aurrez-aurre, eta ematen dituen erantzunen arabera testu idatziaren

eta irakurritako testuaren artean nolako lotura aurreikusten duen

haurrak adieraziko ligukete . Hipotesi horietan nolako garapena

dagoen ere jakin ahal izango dugu, hiruhilabeteka hiru alditan egoera

berdinaz baliaturik .

1 6 2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!