26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aurrean izen horietatik silabak hartzen joan eta alboan izen berriak

osatu . Geroago aipatuko denez, Lazkaoko ikastolan oso sarritan egin

duten jolas-modua .

Jolas berdina egin daiteke hurrengo pauso batetan : izen propio

batzu begi bistan jarri eta haietatik ea nork osatu irakasleak esaten

duen izen berria . Bi-hiru silabako izenak izan beharko lukete ; inolaz

ere ez luzeagoak . Eta izen gutxirekin ; eragin modura soilik! Idazketari

buruzko bere ezagupen-eskemak horretaraino garatuak dituenak au-

rrera-urratsak eman ahal ditzan aukera bat eskaintzeko asmo eta

helburu hutsez .

Horrelako giroak eta inguruek haurra bere ezagupen-garapenean

aurrera-urratsak emateko aukeran jartzen du, batez ere ezagupen-

-gatazkak sortzeko baldintzak jartzen direlako .

Hipotesi-silabikoaren aldian edo mailan dabilen haurrak hipotesi

fonetikora iragateko aukerak izango ditu, silabak hizki bat baino

gehiagoz osaturik daudela askotan -maizenik- sumatuko bait du .

Begibistan jartzen zaion materialak hipotesi silabikoaz argitu ezingo

dituen egoerak sortuko dizkio eta beste hipotesiren bat moldatu

beharrean aurkituko da . Badirudi, hurrengo hipotesia fonetikoa izanen

dela, bai FERREIRO eta '1EBEROSKYk (1986, 4 .eta 5 .kap .) eta

FERREIROk (1978,20-53) eta TEBEROSKYk (1984) ; baita BRüGEL-

MANN (1984,32-49), DEHN(1983, 28-31),GUNTHER (1983,3 .kap) eta

beste hainbestek aztertu dituzten haurren berezko idatz materialetatik

ondorioztatu dutenez . Haurrak silabetan hizki bat baino gehaigo ikusiz

silabaren azterketa fonetikoa egitera joko luke . Azterketa fonetiko

honetan ere garapen bat emango litzateke, fonema bakarreko silabe-

tatik hasi -bokal hutsezko silabak-, bi fonemez osatutakoetara iraganez

-kontsonantea + bokala, eta geroago bokala + kontsonantea

eta hortik aurrera era ezberdinetako konbinaketak aurkitzera iritsiz,

DEHNek (1986,101-106) aztertu duenez . Eta berak honako ondorio

didaktiko hau ateratzen du :

1 14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!