26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dugun hipotesia nahiko zehazturik geratu dela suposa daiteke

onezkero : hizkuntza idatziari buruzko ezagupena haurrak bere erara

moldatzen eta eraikitzen du bere moduko aurkikuntzak eginaz, ingu-

ruko beste edozein errealitate ezagutzen duen bezalaxe . Berez bideratutako

aurkikuntza horien garrantzia BRUNERen (1988) ikaste-teoria

gogoratuz eta aipatu hutsez azpimarraturik geratzen da : haurraren

aldetikako aurkikuntza autonomoaketa gidaritzapean burututako

aurkikuntzak .

Dena dela, hemen adierazi den ikuspegi honen aurkako jarrerak

ugariak izan dira, eta jarrera hori psikologilari ospetsu eta garrantzi

handikoek ere mantenu izan dute . WALLONek (1951)

PRUDHOMEANen "Le dessin de l'enfant" liburuari jarri zion "Préface"

goraipatuan dioena ekarriko dut hona nire erara laburbilduz, antzeko

jarrera guztien adibide modura : Autore honen ustetan haurraren

marrazki bidezko adierazpena haurrak bere barrutik sortzen eta bere

erara, kanpotikako eraginik gabe, gauzatzen duen sormen-emaitza

da. Grafiarena, alderantziz, ingurutik jasotzen du, eta hori imit az io

hutsa baino ez da: ez dago haurraren pentsa-jarduera aktiborik .

Irakurtzen eta idazten ikasten badu haurrak, ingurukoek -nagusiki

helduek, eta bereziki irakasleek- "erakusten" diotelako ikasten du .

Marrazkia sortze akitiboa da, idaztea imit azio pasiboa . Pentsamolde

berekoak ditugu izen handiko MIALARET, INIZAN, AJURIAGUERRA

bera eta beste asko .

Kapitulu honen atal honetan adier azi denez, egungo ikerketen

ondorioak beste bide batetik doaz .

78

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!