26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

latze" kontzeptuari PIAGETek ematen zion zentzua ematen diogu guk

hemen: ezagupen berriak aurrez moldaturiko ezagupen-eskemetara

moldatzea, alegia .

Hizkuntza mintzatuaren eta hizkuntza idatziaren arteko loturak

aztertu beharko, beraz ; izan ere irakurleak barneraturik duen

hizkuntza mintzatuaren bitartekotasunez asimilatuko bait du irakurritako

hizkuntza idatzitik jasotako mezua, bi hizkuntza-modu horien

arteko loturak aztertzea ezinbestekoa egiten da irakurtzea zer den

modu zehatzagoan ulertzeko .

"Irakurleak hizkuntza idatzian berak mintzatzen duen hizkuntza

aurkitu behar du" dio BETHLEHEMek (1984, 18) .

Aspaldikoa da arazo honetaz DOWNING eta THACKRAY (1974)

pedagogoek adierazi zuten ikuspegia . Jatorrizko argitalpena 1972koa

bada ere, gaztelaniaz 1974an argitaratu zen, "Madurez para la lectura"

izenburuarekin . Hortik jasoko dira hemen hainbat pasarte .

"Laburbilduz, irakurtzea ez da modu bakaneko eginkizun bat, aldatzen

ez dena . Hizkuntza batetik bestera ezberdina da, eta hizkuntza bat

beraren barnean alda daiteke haurraren beharretara egokitzeko" .

(1984,88)

Ezaguna da ingelesek idazteko eta irakurtzeko duten z ailtasuna

eta arazoa . Hitz ezezagun bat entzun eta idatzi behar dutenean laister

egiten dute honako eske hau : How do you spell it? (Hizkiz-hizki

esango didazu mesedez?) Mintzatutik idatzira dagoen bidea eta etena

handia da hizkuntza inglesean . Hortik sortu dira eskolara hasi berrientzat

inglesez arau errezez edo errezagoez, bederen, irakurtzen eta

idazten erakusteko saioak : I .T.A . (Initial Teaching Alphabet) eta

antzekoak .

3 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!