26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 .3 . IZEN IDATZIEN FUNTZIONALTASUN LUDIKOA

Eskolaurreko haurraren bizigiroaren berezitasunetako bat bere

ludikotasuna da . Zentzu honetan, eta eragiketa-aurreko garapen-

-aldian aurkitzen den haurraren ezagupen-iharduerarako jolasak eta

jolas sinbolikoak duen garrantzia setatsuki azpimarratzen zuen

PIAGETek (1969, 1972) bere lanik osoenetarikoetan, haurrarengan

funtzio-sinbolikoak duen garapenari eskainitakoan eta adimenaren

psikologiari buruzkoan bereziki ._ PIAGETen zentzuan idaztea eta

irakurtzea bere inguruan normaltzat duten haurrek "idaztera eta

irakurtzera" jolasten dute, edo jolas dezakete .

Izenekin modu funtzional batean jolastu ere jolas daiteke,

eginkizunak haurrari gainditu dezakeen nolabaiteko arazoa planteatzen

badio . Adibidez, haur bakoitzak gelara sartzerakoan bere izena

daraman txartela ormatik kendu eta kaxa batean sartu behar badu,

etorri ez diren gelakideen izenak orman jarraituko dute . Izena horietatik

asmatu behar badute haurrek egun horretan nor ez den etorri,

haurrek era ezberdinetako irtenbideak asmatuko dituzte, moldatuko

dituzte -esango luke BRUNERek(1988)- ar azoari irtenbide bat aurkitzeko

. (Diogun, bidenabar, era horretako arazoak plantetzea litzatekeela

biderik egokiena haurrak aurrera egin dezan BRUNER beraren

eritziz) . Horrelatsuko egoeren aurrean laister hasiko dira haurrak izen

idatzien ezaugarritan oinarritzen ikaskideen izenak identifikatzeko :

hasieran eta bukaeran puntuak daramatzala (IÑAKI), hiru A daramatzala

(AMAYA), gurutze T batez amaitzen dela (BEÑAt), biribil O

batez hasten dela (OIER), e.a. Zenbaitetan berezitasun berdinak aurkituko

dituzte izen ezberdinetan : AMAYA, ARANTZA, AINARA, e .a .

Beste irtenbideak aurkituko dituzte orduan : amaren M daramala

batek, edo batek puntuduna daramala eta besteak ez (ARANTZA-

AINARA), edo batek besteak baino hizki gehiago dituela, -luzeagoa

dela- (AMAYA-ARANTZA), e .a . Jolas modu honek, adibidez, izen

idatzien baliogarritasun konkretu bat suma arazten die haurrei, eta

gainera ezagupen-arazoak, gainditzeko errezak diren ezagupen-arazoak

sumatu araziz aldi berean . Gertakari honen garrantziaz

BRÜGELMANNen (1984, 24) zita bat egokia irukitzen zait :

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!