26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 .3 . HIZKUNTZA IDATZIAREN BARNE-EGITURA

Bigarren kapituluko bigarren atalean zeh azturik utzi da arazo

hau : hizkuntza idatziak mintzatuarekin nolako loturak dituen, alegia .

Eta han ikusi ahal izan dugunez, haurrak eragiketa ezberdin ugari

-eta kualitatiboki ezberdinak, gainera- egin beharko ditu hizkuntza

idaztiaren azpiegituraz jabetzera iritzi bitartean . Eta horrek horrela

izan behar du hizkuntza mintzatuaren eta hizkuntza idatziaren arteko

loturak, hizkuntzatik hizkuntzara, kualitatiboki ezberdinak direlako :

Euskara: fonemen eta grafemen artean lotura zuzena dago, salbuespen

bakar batzuekin : fonema bakar batzuentzat grafema bikoitzak:

TS, TX, TZ eta Hegoaldean galdutako fonema batentzat H

grafema .

Gaztelania : fonemen eta grafemen artean lotura zuzena dago,

nahiz eta salbuespen ugari egon, eta batzuetan hitzaren jatorria

-latinetik edo gerkeratik- ezagutu behar H eta Vren erabilerarak

menperatu ahal izateko, adibidez .

Alemanera: fonemen eta grafemen artean lotura zuzena badago

ere, hitzaren jatorrizko idazkera errespetatu egiten da -Orthographie,

e.a- Hizkuntza kultoan horrelako asko dago . Horretaz gain grafema

batzuen hotsa aldatu egiten da hainbat eta hainbat konbinaketan :

EU > OI bilakatzen da ahozkatzerakoan, EI > AI, e .a .

Frantsesa : fonemen eta grafemen artean lotura zuzena badago

ere, hainbat konbinaketetan aldaketak eman ohi dira, hainbat grafemak

ez du fonemetan ordainik, eta horret az gain hainbat marka morfologiko

idatzi egiten da baina ez ahozkatu irakurtzerakoan, eta alderantziz

ahozkatzerakoan sumatzen ez diren marka morfologikoak

-aditzaren bukaera-markak gehienetan- idatziz jarri egin behar

dira . Honek hizkuntzaren ezagupen metalinguistiko dexentea

eskatzen du .

J

1 3 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!