26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Irakurtzen erakusten haurrak 6 urte dituenean hastekoaren

aldeko da ikuskari hau .

Urrutirago doa, oraindik, LENTIN (1977,122) irakaslea :

"Beren haurrak irakurtzen ikusteko presa duten gurasoei azpimarratu

nahi diegu : jakin ezazue, garaia baino lehenago ikastera behartzeak

ondorio okerrak ekar ditzake zuen haurren etorkizunerako ."

Esan beharrik ere ez, sei urte bete baino lehenago irakurtzen

hastea "garaia baino lehenago" hastea da autore honentzat .

Irakasleekiko bileretan eta mintegietan jaso ahal izan dudanez,

oso zabaldurik dago ideia hori . Eta irakurtzen "goizegi" erakusten

hastetik letorkeen "gaitzik" okerrenetakoa zorigaiztoko "dislexia"

genuke . Dislexia zer den argitzeko eskatutakoan, ordea, zehaztasunik

gabeko baieztapenak baino ez ditut jaso ahal izan . Gauza bera gertatu

zait"heldutasuna" hitzarekin zer adierazi nahi den zehaz diezaidatela

eskatutakoan .

Ezin suposatuko dugu MIALARET, LENTIN, Orenseko ikuskaria

eta beste hainbeste autore egoera horretan aurkituko direnik . Hauek

FILHO eta INIZANen testetatik eta eskola-praktikatik jasotako datuetan

oinarritzen dira gehienetan . Ziurtapen enpirikoetan oinarritzen

dira, beraz . Erru bat egon daiteke, ordea, datu enpiriko horien inter-

pretazioan . GATESenak (1937, 506) dira ondorengo hitzok :

"Irakurketaren ikastean dagokionez, haurrak behar duen heldutasun

mentalez egin ohi diren baieztapenek ez dute, oinarriz, inolako

esanahikortasunik. Maixu batek darabilen programa edo metodo batez

irakurtzen ikasteko behar den adinak ez du zergatik berdina izan

behar beste egoera batean ikasten ari den haurrarentzat."

Eskola-praktika konkretoetatik jasotako datuek ez dute berez,

beste egoeratan gerta daitekeena aurreikusteko . Eta orain arteko

5 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!