26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nerako oinarrietako baten moduan . Beraz, haurrak testu idatzi baten

aurrean, nolako usteak, nolako hipotesiak dituen aztertu eta ebaluatu

nahi dugu hemen . Beti ere, ordea, uste eta hipotesi horietan garapen

bat ematen dela suposatuz, GÜNTHER (1986, 1987, 1989), FE-

RREIRO eta TEBEROSKY (1986), FERREIRO (1982), BRÜGELMANN

(1984,1986,1987), DEHN (1986) eta lankideek adierazi dituzten

eritzietan oinarrituz .

Beste erabateko arazo bat agertzen zaigu hemen : era askotako

testu idatziak daudela, hain zuzen ere . Ez da berdina salgai baten

produkto-izena, komiki batetako testu bilduak, slogan bat, irudiz

apaindutako ipuin batetakoa, egunkarietakoa, e .a . Testu bakoitzak,

eginkizunaren eta ingurugiroaren arabera, itxura ezberdinak hartzen

ditu . Bestalde batzutan maiuskul az , hurrena minuskulaz, beste bate-

tan biak nahasian erabili ohi ditugu . Zenbaitetan, eskuz idatzitako

hizki lotuak, bestetan inprimategiko hizkimodua agertzen da nagusi,

e .a . Hala eta guztiz ere, itxura guztien gainetik testu idatziak

-hizkuntza idatzia izango bada behintzat, eta beraz, irakurle

arruntarentzat ulergarri izango bada- berezitasun eta ezaugarri

nagusi batzu baditu eta behar ditu, gizarte-komentzionaltasunak horrelaxe

erabaki duelako .

VI . Kapitualuan adierazi dugun didaktika-modua Eskolaurrean

eskuz idatzitako hizki lotuz gauzatzea erabaki genuen, gerora haurrak

nagusiki hizkimodu horretaz baliatu beharra izango duelako ; haurrari,

ordea, berak aukeratutako hizkimoduz baliatzen utziko zaio

beti. Ondorioz zera erabaki dugu : ebaluaketarako erabiliko dugun

hizkimodua Eskolaurrean irakasleek erabiliko dutenaren berdina

izango da : eskuzko hizki lotua, alegia!

Horretaz gain beste arazo bat ere aurkitzen dugu hizkuntza

idatziaz haurrak izan ditzakeen hipotesiak ebaluatzeko orduan :

hizkuntza idatziaren zein osagarriri buruzko iritziak, usteak ebaluatu?

Fonetiko-gramatikoak bakarrik? Ortografikoak ere bai? Morfosintaktikoak?

1 4 3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!