26.08.2013 Views

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

Irakurketa-idazketaren lorpen- prozesua paradigma ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Ikasi, atsegin handiz ikasten du haurrak, eginbeharrak beretzat

zentzu bat baldin badu, arazo baten gaindiketa suposatzen badio eta

horetarako bere ezagupen-garapenean aurrera pauso bat eskatzen

badio" .

Jolas edo eginzkizun honen eragingarritasuna Lazkaoko Ikasto-

lako Eskolaurreko andereñoek azpimarratu didate, behin eta berriro

gertatzen dena aipatuz : gelara sartu orduko bere izen-txartela jaso

.__ gabe jolasten hasten diren haurrak ba omen dira noizean behinka ;

gelakideen batek horietakoren baten izena ikusi eta ez dela etorri

besteak entzuteko moduan adierazten duenean, laister erantzuten

omen du dagokionak "etorri naiz" edo "hemen nago" esanaz . (1989/90

ikasturtean zehar hiruzpalau aldiz jasotako gertakaria) .

PIAGETen jolas sinbolikoen munduan gehiago murgilduz modu

aproposean suma arazi daiteke hizkuntza idatziaren baliagarritasuna .

Eskolaurrean nahiko ohizko den didaktikan txokoen erabilpena

nahiko arrunta da. Salmenta-erosketen txokoan egin daitekeen jolas

sinboliko bat honako hau izan daiteke : salmenta-dendan eskaintzen

diren salgaiak daude kaxetan banaturik eta kaxa bakoitzean salgaia-

ren izena idatzirik hizki ozen eta argiz . Orman salgai guztien izen-ze-

rrenda dagozkien prezioekin . Erosleak kaxan dagoen izena zerrendan

aurkitu behar du prezioa jakiteko eta erosketak moldatzeko . Jolas

sinboliko honen bidez matematika eta irakurketa bateratsu lantzen

dira . Erakargarritasun handia izan zuen iharduera honek Orioko

Ikastolan 1985/ 1989 urte-aldietan bertako Eskolaurreko ikas-

leentzat .

Beste jolas bat dadoaz egiten dena da : dadoaren alde bakoitzari

silaba bat itsasten zaio :hiru silabako bi izenez osa daitezke alde guz-

tiak, edo bi silabako hiru izenez . Izenen jabeek jolasten dute eta

dadoa botaz noren izen lehenik osatu da jokoa . Ateratzen diren sila-

bak orri batean idatz daitezke, edo aurrez prestaturiko silaba-txarte-

lak kaxa batean jarri eta dado-tiraketa bakoitzean, suertatzen dena

kaxatik atera eta izenak osatzen joan mahai edo zola-gainean . Jolas

8 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!