28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jatearen plazera

kultura gisa

El gusto por la comida

como cultura

Pleasure in Food as a Culture

Ez da erraza esaten zergatik atsegin duten euskaldunek

hainbeste ongi jatearekin zein mahaiaren bueltarekin

zerikusia duen oro. Nolanahi ere, gogoko

dugu jan-kontua, eta gure bizitzaren parte handi bat

har tzen du; zalantzarik gabe, sukaldaritzak garrantzi

handiagoa du gure artean, beste lekuetako, kulturetako

eta bestelako ohiturak dituzten gizajendeen

artean baino. Jatekoa estimatzea eta gure solasaldietan

jan-kontuak hizpide izatea gure idiosinkrasiaren

parte dela esan daiteke, nahiz eta garaiotan bizi

garen lainoan dena berdindu eta pobretzen den eta

ohiturak ere lausotu egiten diren.

Gure izaeraren ezaugarri hori ulertzea ez da erraza,

hemen ez baitugu, gerrateetan izan ezik, gosete

handirik pairatu historian barrena, Europa zaharrean

gertatu den moduan; eta, produkzioaren aldetik ere,

ez dugu ezer berezirik ekoizten. Garai batean, aitzindari

izan ginen alturako arrantzan; balea-arrantzan

hasi ginen, aurrena gure kostaldean bertan eta gero,

XV. mendetik aurrera, Ternuaraino joan ginen, balea

eta bakailaoa arrantzatzera. 1

Ez naiz historiako ikasgaiak eman-zalea, baina badakit

britainiarrek euskal arrantzaleei (baita portugaldarrei

ere) ezagutzen diren lehenengo kontratu-lizentziak

eman zizkietela, beren itsasoetan arrantzan

egin eta bakailaoa manipula zezaten. Gure iragan loriatsua

hotzak akabatutako euskal arrantzale zailduei

zor diegu, hortaz; gure arbasoek gadidoak arrantzatu

eta gatzunetan jartzen zituzten, gatza kanpotik inportatuz

eta ahal bezala ordainduz. Ondo kostata,

seguruenik.

Gurean hori guztia gertatzen zen bitartean, Amsterdamen,

adibidez, garai hartarako guztiz modernoa

zen eraikin batean, produktu exotikoen kotizazioari

buruz aritzen ziren eztabaidan, edota, beste herrialde

batzuetan, monumentuak eraikitzen zizkieten espezie-merkataritzan

espezializatu eta aberastu ziren

merkatariei eta nabigatzaileei. Euskaldunen artean

ez zen halakorik izan; asko jota, gure kostaldera heldutako

balea baten bila bi traineru irten eta lehian

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!