28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18

Taberna bateko barra tipikoa, pintxoz betea / Típica barra de un bar, repleta de pinchos / Typical bar with pintxos

perrexilez. Zerbitzatu berehala, berotan denbora gehiegi

utziz gero, atuna lehortu egin daiteke eta.

Barazkiak su motelean daudenean, aukeran pikante

apur bat (pipermin zatitxo bat, adibidez) gehi daiteke.

Tunidoen sasoia ez denean, prozedura bera jarraituta

egin daiteke marmitakoa, baina, atunaren ordez, izokin

freskoa, berdela, hegaluzea, txipiroiak edo zapoa erabilita.

Arrain eta barazki-platera da marmitakoa. Marinelak,

itsas bidaia luzeetan, barkuan prestatzen hasi ziren

alferrik galdu gabe irauten zuten barazkiez eta harrapatzen

zituzten arrainez.

Horrenbestez, gure baleazaleez eta arrantzaleez

aritu garelarik, ezer gutxi geratzen zaigu gure iraganaldi

loriatsuari buruz esateko. Nolanahi ere, lehen

esandako haritik, gurera egun batzuetarako bisitan

datozen bidaiariak harritu egiten dira beti jan-kontuak

gure eguneroko bizitzan zer toki handia hartzen

duen ikusita, sarritan hitz egiten baitugu jango dugunaz,

otorduetan prestatuko dugunaz, halako egunetan

jan genuenaz… Harremanetarako beste modu

hobeagorik bururatzen ez zaigulako izango da beharbada,

baina gure artean gauzarik normalena mahai

baten bueltan biltzea izaten da, edozein aitzakia

hartuta (lanaz hitz egiteko edo lagunekin eta familiarekin

egoteko). Aholku bat: euskaldun baten lagun

izan nahi baduzu, gonbida ezazu ongi bazkaltzera edo

afaltzera mahai baten bueltan.

Gure kaleetan nonahi daude tabernak eta jatetxeak,

eta bada beren artean lehia moduko bat zeinek

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!