28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36 Gizakiak itzalak behar ditu, argia estimatzeko, edo

Bere burua sortzailetzat duen sukaldaria ez

da egundo konformatuko behin eta berriz

errepika tzearekin eta hobetzearekin, sukaldari­artisauak

egiten duen legez, horrek ez

baitu bere arima asebetetzen.

argia behar du, itzalak estimatzeko. Artisau-sukaldaritzaren

moldeko janariak egunero eta etengabe

jateak aspertu egiten du, gogaitu –beste guztiak

bezala, noski–, eta harengandik ihes egiteko beharra

sentitzen dugu. Inork ezin du mahaian plazera

sentitu, astebetez segidan era horretako janaria

bakarrik janez, zoragarria bada ere. Egia da, hala

ere, mota horretako janariak gasangarriago direla

denboran, ez dutela beste askok bezain erraz aspertzen.

Halakoak jan ondoren, garbitzeko joera izaten da,

eta hain estimatuak ez diren jakiak jan ohi dira ondoren,

janari grisagoak, apalagoak, ez hain gustagarriak

eta markatuak. Purifikatzeko eta garbitzeko

premia sentitzen da. Asebeteta, gogaituta kasik,

bikain jatearen plazera ahazten saiatzen gara, aurrerago,

handik egun edo aste batzuetara, plazer hori

berriz ere atseginez dastatzeko gai izan gaitezen. Era

horretan, janari edo plater jakin bat bilatu baino gehiago,

atzera lehengoak izaten saiatzen gara. Halako

plater edo gutizia dastatzeko irrika sentitu nahi dugu

atzera, deseoa benetakoa eta erreala zen sasoira

itzu li berriro.

Gastronomian hain nabarmena den kontu hau, beste

arteetan ere ematen da: musikan, pinturan, arkitekturan,

literaturan… Memoriak funtsezko papera

jokatzen du horietan guztietan. Hala ere, errepikapena

ez da nahikoa artean. Inork imajinatzen al du

arkitekto bat bere aurrekoek eraikitzen zuten etxe

eredu paregabe bat behin eta berriz errepikatzen?

Lehen geunden lekutik, molde zaharretik, atera beharra

dago, atzera bizitasunez eta emozioz gozatzeko

gai izan gaitezen.

Horregatik, bada beste bide bat sormenerako, baita

sukaldaritzan ere: berritasuna, originaltasuna,

inoiz ikusi ez dena. Bere burua sortzailetzat duen

sukaldaria ez da egundo konformatuko behin eta

berriz errepikatzearekin eta hobetzearekin, sukaldari-artisauak

egiten duen legez, horrek ez baitu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!