28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hasier Etxeberria

Laburpena

Sinopsis Abstract

Euskaldunek estimu handitan daukate beren sukaldaritza,

eta ezin dute ulertu giza harremanik eta

lagunartekorik mahai baten bueltan ez bada. Ez da

harritzekoa, beraz, euskal gastronomia Europako

punta-puntako bat izatea eta sukaldaritza berritzeko

eta birpentsatzeko sortzen ari diren mugimendu askoren

gailurrean egotea.

Euskal sukaldari askok fama handia dute nazioartean

eta gure enbaxadore bihurtu dira munduan. Gastronomiaren

inguruan topaketa garrantzitsu bat non,

han izaten dira euskal sukaldariak. Era berean, munduko

bazter guztietatik saldoka etortzen da jendea

euskal sukaldeetan ikastera eta prestatzera.

Etxeko sukaldaritza ere maila handikoa da Euskal Herrian.

Gaur egungo mundu globalizatuan korrika eta

presaka bizi gara, eta etxean gero eta gutxiago egiten

da sukaldean; euskaldunek, ordea, kozinatzen jarraitzen

dute eta estimu handitan daukate sukaldeko jakintza

tradizionala.

Gaur egun egiten den sukaldaritza ez da molde zaharren

errepikapen hutsa. Sukaldari handien berrikuntzek

eta jendearen gustuek sintesi moduko bat

inposatu dute betiko sukaldaritzaren eta sukaldaritza

berriaren artean.

Gaur egun ez da orain dela urte batzuk bezala kozinatzen,

dena aldatuz baitoa, produktuak, kontzeptuak,

moduak… Dena den, bada euskal marka moduko

bat, euskaldunek berehala baitakite zer den

euskal sukaldaritza eta zer ez.

Nolanahi ere, euskal sukaldaritza kontzeptu lausoa

da, oraindik behar den bezala teorizatu gabea. Izan

ere, zerk definitzen du euskal sukaldaritza? Memoriak?

Produktuek? Geografiak? Horixe da, hain

zuzen ere, lan honen helburua: euskal sukaldaritza

defini tzen duten faktoreak identifikatzea, eta, aldi

berean, gaur egungo egoeraren berri ematea, azaletik

bada ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!