28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26 Donostian eta inguruetan dagoen jatetxe loriatsu eta

sarituen kontzentrazio nekez aurkituko da mundu

osoan beste inon. Goi-sukaldaritzako maila hain da

handia, non gurean baitago munduko turismo gastronomikoaren

gune printzipaletako bat. Ezagutu ditut

bisitari frantsesak, iparramerikarrak, kanadarrak,

suediarrak eta beste leku askotakoak –Japoniako

handiki aberats bat bere hegazkina pilotatuz heldu

zen– jatetxe loriatsu horietako batera bazkaltzera

propio etorri direnak beren herrialde urrunetatik,

eta gero pozik eta esker onez joan direnak bizitako

esperientziagatik.

Esan dudana gehiegikeria iruditzen bazaio inori, ikus

ditzala orain dela gutxi zuzendu ditudan bost dokumentalak.

Honako bost maisu handi hauek dira dokumentaletako

protagonistak: Juan Mari Arzak, Hilario

Arbelaitz, Andoni Luis Aduriz, Martin Berasategi eta

Pedro Subijana. 8

Hala ere, askoz gehiago dira gaur egun, hankak betiko

sukaldaritzan trebetasun handiz erroturik, sukaldaritza

guztiz berria egiten dutenak, eta mundu guztiak

errespetatu, estimatu eta miresten du sukaldean lan

egiteko modu bikain hori, batez ere, munduko sukaldaririk

handienek.

Ez da kasualitatea Donostia aukeratu izana Basque

Culinary Center9 jartzeko lekua; Gastronomia Zientzien

Fakultatea dago han eta Elikaduraren eta Gastronomiaren

Ikerketarako eta Garapenerako Zentro

Karlos Argiñano

bat ere bai. Ekimen pribatua da (Mondragon unibertsitatearena),

erakunde publikoen eta, batez ere,

sukaldarien babesa duena. Adi eta erne gaude ea zer

fruitu ematen dituen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!