28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zerk definitzen du

euskal sukaldaritza?

¿Qué es lo que define

a la cocina vasca?

What Defines Basque Cuisine?

Zerk du euskal “marka” sukaldaritza kontuan?

Eta zerk ezin du izan halakoa, eta zergatik?

Azalekoa eta garrantzi gabeko kontua eman dezake,

baina, euskal sukaldaritza zer den definitzea eta horren

mugak non dauden jartzea ez da dirudien bezain

erraza. Batzuek lepoa jokatzen dugu ahaleginean.

Gauza asko sinplifikatuz gero, bi faktore har genitzake;

batetik gure gastronomia gauzatzen den lekua (hemen)

eta bestetik subjektua (gu). Hau da, euskal sukaldaritza

“guk hemen” egiten duguna da. Ez dago gaizki

esana, baina horrekin konformatzen al gara? Non geratzen

da, adibidez, gure produktuen garrantzia?

Seguru asko, behin baino gehiagotan entzungo zenion

sukaldari handiren bati honako hau esaten:

“Gure sukaldaritza ezinezkoa litzateke dauzkagun

produktu zoragarriak izan ezean? Eta egia galanta da

hori. Horregatik, behin eta berriz goraipatzen eta famatzen

ditugu gure produktu bikain paregabeak. Kasik

kofradia bat daukagu produktu bakoitzarentzat,

eta egun seinalatuetan, dagokion santuaren egunez,

prozesioan ateratzen gara tronpeta eta danbor baten

atzetik, kapa soinean, kapela buruan eta banderatxoak

hartuta. Batzuetan gehiago ematen dugu italiar

zalapartatsuak, euskaldun lehorrak baino ere.

Eta zer langilek edo beharginek jaso du gure nekazariek,

abeltzainek eta arrantzaleek adina laudorio? Badirudi

beraiek gabe euskaldun arrunt baten bizi tzak

ez duela ez zentzurik ez aurrera egiteko modurik.

Hona hemen non dugun Hirutasun Santu moduko bat,

euskal sukaldaritzaren kontzeptua definitzen eta argitzen

duena: hemen, gu eta gure produktuak. Bikain!

Segi dezagun jolasean, eta pasa gaitezen sukaldera.

Plater pare bat prestatuko dugu, zein baino zen errazagoa:

Lehenengoa: Ahate-gibela, plantxan (buelta eta buelta),

galtz pixka batekin eta aran-purearekin (ahatea

Olarizun gizendutakoa da; gatza Gesaltza-Añanakoa,

eta aranak izeba Josefaren baratzetik hartu ditugu).

Bigarrena: Bakailao-tako eder bat, oliba-oliotan

melatua (bakailaoa Norvegiakoa da eta oliba-olioa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!