28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

58

Lau euskal saltsa esanguratsuenetatik hiru: pil-pila (zuria), berdea, bizkaitar era (gorria) / Tres de las cuatro salsas típicas vascas: pil-pil (blanco),

verde, a la vizcaína (rojo) / Three of the four traditional sauces in the Basque cuisine: pilpil (white), green sauce, Bizkaian sauce (red)

aldetik bereizten dituen muga printzipala. Sukalderako

zer koipe hautatu da kontua: gurinaz edo

oliba-olioaz prestatuko dugu janaria? Auzi horretan

ez dago erdibiderik. Donibane Lohizunetik aurrera

guztiz desberdina da sukaldeko usaina.

Baina heldu diezaiogun honaino ekarri gaituen puntuari:

nola definitu euskal sukaldaritza, hain kontzeptu

lausoa eta zehaztugabea delarik?

Zuhurtziari kasu eginez, esango dugu euskal sukaldaritzaren

kontzeptuan faktore anitz sartzen dela; hau

da, lehen esandako guztiak markatu egiten du, zalantzarik

gabe, gure sukaldaritzaren identitatea: tradizioak,

produktuek, kozinatzeko moduak... Baina, jakina,

horrek guztiak balio du munduko beste edozein

sukaldaritzarako ere. Nola azaldu, orduan, ezagutzen

ez gaituztenei, zerk definitzen eta bereizten gaituen?

Lehen esan dugun guztia azpimarratu dezakegu,

adibidez; hau da: esan dezakegu gure plater askotan

garrantzi betea duela ehundurak, zaporearen gaine-

tik jartzen dugula faktore hori. Esan dezakegu gure

sukaldaritzan ez direla produktuak asko manipulatzen,

ia ez ditugula erabiltzen saltsa konplexuak eta

ezta espeziak eta belar lurrintsuak ere, gure plater

guztiak etengabe errepikatzen diren osagai gutxi

batzuekin prestatu baitaitezke: tipularekin, baratxuriekin,

perrexilarekin, piperrekin... Eta kito, hor bukatzen

da zerrenda.

Kontu honetaz ari garelarik, neuk entzun nion lehenbiziko

aldiz Juan Mari Arzaki honako hau esaten:

“Munduko beste sukaldaritza guztietatik bereizten

gaituen gauza bakarra lau saltsa dira”. Eta erabat

ados nago berarekin. Saltsa horietatik aparte, gure

sukaldaritzan daukagun gainerako guztia, berezitasun

eta ñabardura txiki batzuk gorabehera, munduko

beste edozein tokitan topa genezake. Baina badira

lau saltsa gure artean eta hemen bakarrik aurki daitezkeenak.

Lau saltsa eta lau kolore bakar: saltsa gorria,

saltsa berdea, saltsa zuria eta saltsa beltza.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!