28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

14 janaria da, arrainez eta berduraz egina–. Oso gus-

Partaide guztiak eztabaida bizian aritu ziren, zein

ote zen “benetako” marmitakoaren formula egiazkoa.

Tomaterik behar ote zuen edo ez; hobeto geratzen

zela pikante pixka batekin eta piper txorizero

apur batekin; ezetz, hori sakrilegioa zela…

tuko dugu, batez ere udan jateko, atunaren kanpaina

bete-betean denean.

Errezetarekin hasi aurretik, orain dela urte gehiegi

gertatu zitzaidan pasadizo bat kontatu nahi dut: Euskal

Herriko Marmitako Txapelketa batean epaimahaikide

izatea egokitu zitzidan. Ehun sukaldari-bikote

baino gehiago bildu ziren, saria irabazteko lehian. Ez

dut gogoan nor izan zen irabazlea; bai, ordea, beste

kontu bat. Partaide guztiak eztabaida bizian aritu ziren,

zein ote zen “benetako” marmitakoaren formula

egiazkoa. Tomaterik behar ote zuen edo ez; hobeto

geratzen zela pikante pixka batekin eta piper txorizero

apur batekin; ezetz, hori sakrilegioa zela… Halaxe

jardun zuten denek eztabaidan.

Nork bere legea zeukan han, nork bere kanona. “Benetakoa”

bikote bakoitzarena zen, noski, ez aldamenekoarena.

Izugarria! Zorionez, hogeitaka marmitako

inguru probatu nituen; bata ona zen eta bestea ere

bai, eta berdin hurrena eta hurrengoaren hurrena ere.

Baldarra izan behar da benetan plater bikain horrekin

ez asmatzeko; eltzeko xumea da, sinplea oso,

erraza egiteko. Nahikoa da batek gustuko dituen

osagaiak une egokian nahastea, eta, bakoitza puntupuntuan

dagoenean, zerbitzatzea: patata, atuna eta

salda. Tomatearekin edo tomaterik gabe, piper txorizeroarekin

edo hura gabe, pikantearekin edo gabe.

Dogmarik ez; gozo egon dadila, horixe da garrantzitsuena.

Patata Amerikatik ekarri aurretik, arrantzaleek

barkuan zuten ogi gogorrarekin prestatzen zutela

dioenik ere bada.

Biziki maite dudan platera da, mahaian asko garenerako

aproposa. Bertute asko ditu marmitakoak; mahaian

jarri aurretik presta liteke, eta sukaldaria bera

ere mahaian eser daiteke besteekin batera. Gainera,

lehenengo zein bigarren plater moduan atera daiteke.

Praktikoa da, merkea, zapore onekoa eta euskaldunok

sukaldaritza ulertzeko dugun moduaren erakusgarri

ezin hobea. Hona hemen gure etxeko errezeta,

beti ondo ateratzen dena, behin ere hutsik egin gabe.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!