28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

30 hainbeste gertatzen da sukaldaritza berriarekin ere.

Beharbada, horregatik dira hain beharrezkoak

kultura eta heziketa, zerbait berriaren aurrean

jartzen garenean; gauza ezezagunek larritasuna

eragiten digute. Jakina da joan den aspaldian asko

aurreratu dugula eta ia denera ausartzen garela.

Zer da sukaldaritza berria eta zer ez? Dena balekoa

ote da, berria bada? Zer esanahi du betiko sukaldaritzak?

Ba al da horrelakorik?

Inork ez du zalantzan jartzen memoria funtsezkoa

dela gastronomian. Plater bat, janari bat, zapore

bat… atseginez oroitzen badugu –leku, denbora edo

egoera gozo batekin lotzen delako, adibidez–, gure

gustukoa izango da seguruenik. Sukaldean prestatutako

janari bat gogora etortzen zaigunean, jaten

ari garena modu positiboan baloratzen dugu. Neurri

handi batean, ezagutzea gozatzea da.

Beharbada, horregatik dira hain beharrezkoak kultura

eta heziketa, zerbait berriaren aurrean jartzen

garenean; gauza ezezagunek larritasuna eragiten

digute. Jakina da joan den aspaldian asko aurreratu

dugula eta ia denera ausartzen garela. Gaur egun,

era guztietako janariak sartzen ditugu ahoan, tartean

exotikoak eta harrigarri askoak. Informazioak

irekiago bilakatu gaitu; ikustekoa litzateke, adibidez,

nolako aurpegia jarriko lukeen gure aitona zahar defuntu

batek burua altxatu eta, konparazio batera,

sushi plater bat aurrean jarriko bagenio, eta auskalo

zer pentsatuko lukeen itsas trikuaren zakatzak eta

mamia jatekoak direla esango bagenio.

Nahita edo nahi gabe, markatu gaituzten oroitzapenen

bila ibiltzen gara, gure izatearen parte direnez,

eta horien artean bereziki garrantzitsuak dira haurtzarotik

datozenak. Bakailao batek, indaba batzuek,

gisatu batek, marmitakoak… konparaziozko parametroak

dauzkate beti, bakoitzarentzat kanon aldaezin

bat egon beharko balu bezala.

Egia ote da sukaldaritzaren memoriak –edo memoriaren

sukaldaritza ote– denboran barrena aldatu

gabe irauten duela?

Puntu honetara heldu garelarik, gogoan dut Andoni

Luis Aduriz sukaldari handiarekin 11 behin izan nuen

elkarrizketa bat. Beste askotan bezala, gure arteko

kalamatrika amaigabe horietako batean kateaturik

genbiltzala, ideia bat otu zitzaidan, nire ustez gure

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!