28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 ibiltzen ziren, zer tripulaziok lehen arpoia sartuko,

Gauza da Jaques Cartier itsasgizonak, Frantziako

errege Frantzisko I.aren aginduz, San

Lorentzo badia “aurkitu” zuenean, han zirela

euskal arrantzaleak beren barkuekin, garai

hartako kronikek kontatzen dutenez.

eta gero bertsoak eta kantuak sortzen ziren balentria

haren omenez. 2

Dena aldatzen da, ordea, eta bakailaoaren industria

gainbehera doa, antzina balearena joan zen bezala;

izan ere, ikaragarri urritu dira garai batean Ternuan

hain oparoak ziren arrain-sardak, eta, 1996az geroztik,

arrantzarako murrizte zorrotzak ezarri dituzte,

nahiz eta bakailaoa jatuna bezain ugalkorra den: eme

bakar batek ia hamar milioi arrautza jar ditzake.

Gezurra dirudi zenbat bakailao jan dugun azken mendeotan,

itsasoetatik ia desagerrarazi egin baitugu.

XV-XVI. mendean heldu ziren euskal arrantzaleak Ternuaraino

baleari segika (bada mende batzuk lehenago

joan zirela dioenik ere), eta hango urak bakailaoz

josita zeudela ikusi zuten. Errunaldian, bakailaoak

plankton ugariko urak behar ditu, eta Norvegiako,

Danimarkako, Irlandako, Eskozia iparraldeko eta, batez

ere, Ternuako kostaldeetara abiatzen da.

Inguru haietan baleak ere ibiltzen ziren krilla janez,

eta hantxe aurkitu zituzten euskal arrantzaleek

bakailao-sarda ikusgarriak. Bada uste duenik Leif

Eriksonek edo Kristobal Kolonek beren barkuetan

atlantikoaz bestaldeko kostaldea aurkitu baino lehen

heldu zirela euskaldunak Ternuara. Orduan, zergatik

ez ote da gertaera hori agertzen historiako liburuetan?

Udaberrian perretxikoak aurkitzen dituena isilik

egongo da, ez du leku haren propaganda egingo, eta

euskal arrantzaleak ere arrazoi horixe izan zezaketen

beren aurkikuntzaren berri ez emateko. Negozio

onak –eta bakailaoarena onenetakoa izan zen

mende askoan– isilean egin behar izaten dira. Gauza

da Jaques Cartier itsasgizonak, Frantziako errege

Frantzisko I.aren aginduz, San Lorentzo badia “aurkitu”

zuenean, han zirela euskal arrantzaleak beren

barkuekin, garai hartako kronikek kontatzen dutenez.

Gatzunetan jarritako bakailaoari esker, garizuman

balearen haragia jateari utzi zion jendeak, ordura

arte, besterik ezean, ezinbestez egiten zena. Antza

denez, balearen koipea bikaina zen, behin urtuz gero

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!