28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal sukaldaritza

tradizionala versus autore-sukaldaritza

berria?

¿Cocina tradicional vasca

versus nueva cocina de autor?

Traditional Basque Cuisine

versus New Signature Cuisine?

Jakina da bakailao edo barazki-plater bat mahaira

esertzen denaren gosea edo apetitua asetzeko

zerbitzatzen dela, batez ere. Sukaldaritzaren lehenbiziko

eginbeharra horixe baita, elikatzea. Pozoitu

gabe, ahal dela. Gosea asetzea izan da gizateriaren

lehenengo ardura eta eginbeharra oraintsu arte

Mendebaldean, eta hala izaten jarraitzen du gaur

egun ere munduko alde gehienetan, gosea zabalduta

baitago gure ateetatik kanpo. Beraz, ulertzekoa da,

eskasia dagoenean, sukaldariaren betebeharra falta

den hura eskaintzea izatea: gantza, hori falta denean,

edo gatza, edo proteinak edo dena delakoa. Gosea

dagoen herrialdeetan, eguneroko bizitzan gehien

falta dena, edo eskas eta urri dena, eskaintzea da

sukaldariarentzat festarik eta harrotasunik handiena:

haragi zati bat arrozarekin edo indabekin, adibidez.

Banketea, tripa-festa, salbuespenarekin lotuta dago,

normala eta egunerokoa ez denarekin, eskuratzeko

(edo, kasu honetan, ahoratzeko) erraza ez denarekin.

Baina zer gertatzen da goserik ez dagoenean eta jatea

hil edo biziko premia eta behar gorria ez denean?

Zer gertatzen da jatea zerbait kulturala bilakatzen

denean?

Orduan sortzen dira gure sukaldari handien erantzunak.

Orduan ateratzen da agerira bakoitzaren

estiloa. Horietako batzuk produktuan oinarritutako

sukaldaritzaren bidez saiatuko dira bikaintasuna

lortzen; plater berak behin eta berriz errepikatuz,

gero eta hobeto prestatuko dituzte, eta, beren

lan-sistemarako funtsezkoak dira oroitzapenak eta

memoria. Era horretako profesionalari –gutxiesteko

inolako asmorik gabe– sukaldari-artisaua dei

geniezaioke, tradizioa hobetzea baita bere bidearen

ardatza.

Horixe da “gourdmand”aren gulak –gehienok barruan

daukaguna– gehien estimatzen duen sukaldaritza.

Hutsik egiten ez duen bidea da hori, zorroztasunez

egiten bada: ahalik eta produkturik onenarekin

eta arreta handiz lan egin behar da. Hala ere, aspertu

egiten du azkenerako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!