28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

54 dira, testurei ematen zaie garrantzia batez ere. Iku-

Elikagaiak ia ez dira manipulatzen; freskura

ahal den guztia zaintzen da, eta produktuaren

zaporea bere horretan mantentzen da,

ezer kendu eta erantsi gabe, ezer ezkutatu

edo lausotu gabe.

si besterik ez dago nola prestatzen den arraina; antxoak

eta legatza, bereziki. 12

Elikagaiak ia ez dira manipulatzen; freskura ahal den

guztia zaintzen da, eta produktuaren zaporea bere

horretan mantentzen da, ezer kendu eta erantsi

gabe, ezer ezkutatu edo lausotu gabe. Gauza finak eta

suabeak, ia sumatu ere egiten ez direnak, estimatzen

dira sukaldaritza horretan. Zapore biziak beste gauza

batzuetarako gordetzen dira, gaztak edo hestebeteak

jaten direnerako, esaterako; baina Donostiako

eta inguruko sukaldaritzako plater bikainetan nekez

aurkituko da halakorik. Antzeko zerbait gertatzen

da lekeleekin eta barazkiekin. Adibiderik garbiena

malko-ilarra da. Produktu urria eta garestia da oso,

zapore fin-finekoa. Ilarrak berez daukan gustu gozo

hori hartu aurretik biltzen da, eta jatetxeetan ia manipulatu

gabe eskaintzen da, altxor preziatua balitz

bezala. Kontu handiz jan behar da, haren zapore fina

bere osotasunean dastatzeko. Minimoaren summumaren

modukoa da, paradoxikoa badirudi ere.

Albert Adriá sukaldariak, Ferránen anaia gazteak, behin

esan zidan berari zaila egiten zitzaiola ulertzea ia

zaporerik ez daukan ilar horrek gure artean nolatan

izan dezakeen halako estimazioa. Pena omen zuen,

“produktu horri bere aukera guztiak adierazten uzten

ez diozuelako”. Berak, dudarik gabe, nahiago ditu zapore

biziagoa daukaten ilarrak, guk, kasik kabiarraren

prezioan ordainduta, erotu beharrean jaten ditugun

“gutizia fin” horiek baino.

Kostaldeko herrietan, Orion eta Getarian, esaterako,

ez diete belar arrarorik botatzen parrillan erretzen

dituzten bisiguei, erreboiloei, itsas kabrei eta zapoei.

Baratxuriak oliotan erre, ozpin pixka bat eta perrexil

pittin bat gehitu, eta saltsa horixe besterik ez diote

botatzen gainetik, behin arraina bere puntuan egina

dagoenean. Hori bai, kontu handiz saiatzen dira

arrain -mamiaren gelatina lortzen eta haren ehundurak

nabarmentzen; arrain-piezaren atal bakoitzari

bere puntua bilatzen ere ahalegintzen dira, arte bat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!