28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sukaldari-lanbidearen

balioaz

Sobre el valor del

oficio del cocinero

On the Worth of

the Chef’s Profession

Lehen adierazi dugun bezala, berritzeko behar hori,

proposamen berriekin arriskatzeko behar hori izan

da maila goreneko sukaldarien ezaugarri nagusia

70. hamarraldiaren erditik aurrera. Izar mediatiko

eta ospetsu bilakatu dira, ordea, eta hori ez da beti

samurra izaten, sarritan bereak ez diren “saltsetan”

sartzen baitituzte; eta hor ibiltzen dira galdu antzean

zenbait egoera eta atakatatik atera ezinik. Ez da bidezkoa,

sukaldariak sukaldari baitira soil-soilik, zer

arraio! Ez dira filosofoak, ez komunikatzaileak, ez

antzezleak, ez irakasleak... nahiz eta batzuk zenbait

espezialista baino iaioagoak diren kontu askotan.

Maila handiko sukaldariei sarritan egiten dieten galdera

maleziatsu bat honako hau da: “Orain dela hamar

urteko zure platerak hain onak baldin baziren,

zergatik ez da horietako bakar bat ere agertzen zure

kartan gaur egun?

Arestian aritu gara kontu horretaz; Niemeyer arkitektoaren

aipu bat ekarri dugu hona, eta ikusi dugu ez

zitzaiola gustatzen bere eraikinetan errepikatzea eta

abar. Niemeyerrek, ordea, sukaldariek baino zorte

handiagoa du kontu honetan, bere arteak erakusten

duen objektua edo eraikitzeko zeukan trebezia –eraikina,

alegia– ez baita hain erraz galtzen sukaldariaren

obraren aldean –plater baten aldean, alegia–. Sukaldariaren

sorkuntza –platera edo prestatu duen janaria–

berehala desagertzeko egiten da, denboran ez

irauteko sortzen da, definioz.

Arrazoi horregatik, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen

dituzte sukaldariek arrotzak zaizkien teknikak –argazkilaritza,

idaztea, zinea, bideoa...–, beren lanaren

emaitza jasota gera dadin. Sukaldari handi guztiek era

guztietako materialak dauzkate gaur egun, bere lana

denboran finkatu eta gordetzeko, zeren eta, etengabe

aurrera egiteko eta berritasunak proposatzeko daukaten

beharraren kariaz, sortzen dituzten obrak berehala

desagertzen baitira (askotan plater bat urtebetean,

edo hurrengo denboraldian, kentzen da kartatik).

Iragankor izate horrek, sortu eta berehala betiko galduko

dela jakite horrek, tentsio etengabea sortzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!