28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

76 aurreratu bera darabiltela, eta sukaldari guztiek aha-

Gauza bereziak estimatzen ditugu, eta gustura

asko hartzen ditugu eskaintzen dizkigutenean.

Berria eta besterena gogoko dugu, irekita

baikaude eta ona den guztia estimatzen

baitugu.

legina egiten dutela produkturik onenak eta garestienak

eskaintzeko; eta badakigu hori arriskutsua dela,

azkenean, denek gauza berak eskaini, lekuan lekukoa

galdu eta tradizioa lausotu egin baitaiteke. Ia gauza

berak jaten ditugu Sidneyn, Parisen, Londresen, Bilbon

eta Chicagon...

Horiexek dira mundu gero eta txikiago baten arriskuak.

Dena dugu eskuragarri, eta edozein urte-sasoitan,

gainera. Baina tentuz ibili behar da itxuraz aurrerabidea

denarekin, justu kontrakoa bilaka ez dadin.

Ia ez dago distantziarik kontinenteen artean, ezta

kulturen eta merkatuen artean ere. Urte-sasoien arteko

gorabeherei aurrea hartzen diegu hegazkinetan

bidaiatuz, eta ustez behar duguna –baita munduko

beste muturrean badago ere– gurera inportatzen

dugu noiznahi. Canard a l’orange uda betean janez

bukatuko dugu ostera ere. Horren antzeko gauzak

egitera jarrita gaude aspaldian; urte osoan jaten ditugu

zainzuriak eta tomateak, auskalo nondik ekarrita.

Gure itsasoak hustu ditugularik, beste batzuetara

joaten gara haiek ere arpilatzera; gure abeltzaintza

garestia baztertu eta abandonatu dugularik, haragi

merkeagoen bila jotzen dugu. Azken finean, mundu

aurreratuaren parte gara…

Baina kontuz, ez dadila inor nahastu gurekin, inork

ez dezala ondorio okerrik atera. Gauza bereziak estimatzen

ditugu, eta gustura asko hartzen ditugu

eskaintzen dizkigutenean. Inork ez dezala pentsa

atze rakoiak garenik, hemen ez baikara hitz egiten

ari mugez eta ezer inposatzeaz. Berria eta besterena

gogoko dugu, irekita baikaude eta ona den guztia estimatzen

baitugu. Gainera, ez dugu ezer arriskatzen,

ondo baitakigu, zorionez, beste sukaldaritzetara egiten

ditugun bidaiak geltokiak besterik ez direla hain

berezia eta hain gurea den plazer honetara itzultzeko

bidean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!