28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 bere arima asebetetzen –ezta eredua denik eta

Modu berean, badira zenbait sukaldari antzeko

planteamendua dutena. Elikaduratik eta plazer behin

eta berriz errepikatutik harago joan nahi dute,

beste zerbait lortu. Betiko sukaldaritza ezagutzen

dute, noski, baina zerbait gehiago nahi dute.

onena izanda ere–. Aitzitik, bide berriak bilatzen

saiatuko da, batzuetan bazkaltiarrek edo afaltiarrek

ulertuko ez badute ere, eta gosea eta memoria

baino zerbait gehiago eskatuko dio bere mahaira

esertzen denari.

Bach musikariak “Golbergen bariazioak” konposatu

zituenean –gaur egun hain gustura entzuten ditugunak–,

hordago bota eta zalantza eragin zuen bere

entzuleen artean, askok ez baitzekiten musika berri

hura nola hartu; ez zekiten musika hura benetan ona

ote zen; ez zekiten gustuko zuten edo ez.

Jar dezagun beste adibide bat: Oscar Niemeyer

arkitektoak gutxik bezala menderatzen du angelu

zuzena, baina ez du erabili nahi izaten, baliabide

bera behin eta berriz ez errepikatzeagatik. Nahiago

du kurba aske eta sentsuala. “Nire herrialdeko

mendietan, erreken bihurguneetan, zeruko hodeietan

eta itsasoko olatuetan aurkitzen dudan kurba

da”. Baina, zer ikusteko ote du hodei batek eraikin

batekin?

Kontua da Niemeyer ez dela artisau jakintsu bat soilik.

Ongi menderatzen du artisautza, ezagutzen du

ofizioa, jakina, eta gai da, gai denez, angelu zuzenak

erabiliz eraikitzeko; baina bere lanari askoz ere gehiago

eskatzen dio. Eraikin bat egiten duenean, estalpea

emateaz gainera, beste zerbait gehiago lortu nahi du:

“Zirrara eragin nahi du, emozioa, lilura, berezitasuna

eta poesia, eskuairari eta kartaboiari estuki lotuta ez

dauden kontuak”.

Modu berean, badira zenbait sukaldari antzeko planteamendua

dutena. Elikaduratik eta plazer behin eta

berriz errepikatutik harago joan nahi dute, beste

zerbait lortu. Betiko sukaldaritza ezagutzen dute,

noski, baina zerbait gehiago nahi dute. Niemeyerrek

eta Bachek bezala, sortzaile konprometitu guztiek

bezala.

Kontua da, arkitekto eta musikari aurreratuek bezala,

sukaldariek ere beren proposamenei irekita

dauden bazkaltiarrak (edo afaltiarrak) behar dituz-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!