28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mundua osoa lau

koloretan margotua

El mundo entero pintado

con cuatro colores

The Whole World Painted

in Four Colours

Munduko sukalde guztietan miaka ibili arren, ez ditugu

saltsa hauek beste inon aurkituko. Eta saltsa

horien bidez, gauzen izatea eta, beraz, mundua bera

nola ulertzen dugun adieraz dezakegu.

Ohartzen gara, noski, euskal sukaldaritza munduko

beste sukaldaritza guztietatik lau saltsek baino ez

dutela bereizten esatea gauzak asko sinplifikatzea

dela. Seguruenik guztia teorizatzeko daukagun behar

zen tzugabeak eramaten gaitu horra; baina, hala ere,

egia da beste inongo sukaldaritzan ez ditugula topatuko

jarraian aipatuko ditugunak.

Saltsa gorria edo bizkaitarra: tipula da saltsa honen

osagai nagusia; hala ere, piper txorizeroa da “arima”

jartzen diona; koloreaz gainera, noski. Bizitza osoa

eztabaidan eman genezake tomate-saltsa behar

duen edo ez erabaki ezinik, era guztietako gustuak

daudenez. Eztabaidagarria da, orobat, animalia-koipez

edo landare-koipez prestatu behar den… Baina

ez da hau era horretako ika-miketan jarduteko lekua,

eta ez gara horretan hasiko, dogmak ez baitira gure

gustukoak. Egin dezala bakoitzak atsegin duen moduan.

Guk gauzak nola egiten ditugun baino ez dugu

proposatzen hemen –kasu honetan tomate-saltsarik

gabe–. Nolanahi ere, ez gara muzinduko besteren

batek beste modu batera prestatzen badu, eta are

gutxiago dastatzera gonbidatzen bagaitu.

SALTSA GORRIA EDO BIZKAITARRA EGITEKO ERREZETA

1/2 kg. tipula zuri, azala kenduta eta zerrenda finetan ebakita.

1/2 kg. tipula gorri, zurituta eta zerrenda finetan ebakita.

3 baratxuri-atal, zurituta eta osorik.

3 ale piperbeltz.

12 koilarakada oliba-olio.

Urdaiazpiko-hezur zati bat; horren ordez, urdai iberiko zati

handi bat ere erabil daiteke.

Perrexil-sorta txiki bat, zurtoin eta guzti, listariz ondo lotuta.

18 piper txorizero.

Batetik, ipini osagai guztiak, piperrak izan ezik, kazola

handi samar batean; jarri su motelean, poliki-poliki egiten

joan dadin. Barazkiak desegin arte eduki behar da

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!