28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12

Atunaren arrantza, modu tradizionalean / Pesca del atún, a la vieja usanza / Traditional tuna fishing

ez zelako atzera trinkotzen, baina besterik zen haren

haragia jan beharra, ez baitzen inoren gustukoa. Jateko,

mihia zen balearen zatirik onena: parrillan erreta

ilarrekin prestatzen zen, edo, bestela, gatzunetan jarri

eta xingar edo urdai gisa saltzen zen. Gainerakoan,

balearen haragia jan jaten zen, goseak txantxarik ez

duenez, baina ez gustuz eta atseginez. Bakailaoa,

aldiz, estimu handitan zeukaten lehen, eta halaxe

daukagu orain ere, gure sukaldaritzako jaki preziatuenetako

bat izan baita beti.

Arestian esan dugun bezala, bakailao-kanpaina

handiak historiaren parte baino ez dira gaur egun.

Gaurko arrantzaleek, bizibidea ateratzeko, hiru

kanpaina egiten dituzte urtean zehar: antxoarena eta

txitxarroarena udaberrian eta atunarena udan. Jakina,

beste espezie batzuk ere harrapatzen dira urtean

zehar: legatza, esaterako. Baina atunaren kanpainak

baldintzatzen du, gaur egun ere, urtea nolakoa izan

den, txarra edo ona, ekonomiaren aldetik.

Hori dela-eta, arrain mota horrena da testu honetan

aurkezten ditugun bost errezetetako lehenengoa.

Atuna jaio eta urte gutxira heltzen da gure kostaldera,

sexu- eta ugalketa-heldutasunera iritsi aurretik.

Bi arrain urdinez ari gara: atunaz edo hegalaburraz

(Tunnus thynnus) eta hegaluzeaz (Tunnus alalunga).

Bi espezieak dira funtsezkoak gaur egungo arrantzaleen

ekonomiarako. Garai batean, itsas bidaia luzeak

egiten zituztenean, arrantzaleek janari oinarrizko-oinarrizko

bat prestatzen zuten, erraza egiteko, alimentu

handikoa eta gozoa jateko: marmitakoa.

Marmitakoa ez da berez jaki apartekoa; ez da plater

fin eta bikain horietakoa. Garbi esateko, nekez agertuko

da punta-puntako jatetxeetako kartetan; baina,

hala ere, ia denok prestatzen dugu etxean –eltzeko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!