28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20

Koadrila bat, elkarte gastronomikoan bazkaltzeko prest / Una cuadrilla dispuesta a comer en una sociedad gastronómica /

A group of friends having lunch in a gastronomic association

pintxorik 3 ederrenak izan barra beteetan. Pintxoak

gastronomiako “perlak” dira, miniaturazko gutiziak.

Lagunekin mahai baten bueltan biltzeko plazeretik

antolamendu-sistema berezi bat sortu da: gastronomia-sozietatea

(zenbait tokitan txokoa esaten diote

edo elkartea). Espazio pribatua da, “sozio” edo kide

asko dituena; sozietatearen ezaugarri printzipala

leku bat eskaintzea da, aisialdirako eta lagunartean

goxo egoteko, gastronomiarekin lotuta betiere. 4

Kontua ez da hor bukatzen, ordea. Gauza jakina da,

lehen-mundu osoan, jendea gero eta gutxiago aritzen

dela etxean sukaldean; ez da halakorik gertatzen

Euskal Herrian, oraindik ere euskal sukaldeetan beste

lekuetan nekez lortzen den maila baitaukagu gastronomia-kontuetan.

Azoketan bertako produktuak bilatzen

ditugu, kalitatezkoak, eta egunero hobetzen

eta biltzen dira errezetak. 5

Gehienetan, ama izaten da etxean kontu hauen ardura

izaten duena, baina ez da harritzekoa etxe berean

batek baino gehiagok egitea sukaldean; eta sarritan

nork bere espezialitatea izaten du. Gure etxeetan, janaria,

jatea bera, ez da soilik nutrizioarekin zerikusia

duen kontu bat, mahaiak familiaren epizentroa izaten

jarraitzen du gaur egun ere, neurri handi batean.

Agian arrazoi horregatik, sukaldaritzak gure etxeetan

daukan pisuagatik, eta baita gure dastamenaren

hezieran eta horren memoriaren sorreran daukan

garrantziagatik ere, beste leku batzuetan baino urriagoak

dira gure herri eta hirietan fast food edo janari

azkarra eskaintzen duten establezimenduak. Inolako

zalantzarik gabe, guk nahiago ditugu bertako janaria

eskaintzen duten jatetxeak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!