28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

Abakando errea espezia globoarekin / Bogavante asado con globo de especias / Roasted lobster-shell with a spice globe

dio mahaira esertzen den gourmandari ere; antsietate-puntu

horrek jatetxe berera eramaten du behin

eta berriz, karta aldatzen den aldiko berritasunak

dastatu nahi izaten baititu, eta jabetzen baita sukaldariak

eskainiko diona errepikaezina dela: kreazio

hori gaur bertan jaten ez badu, beharbada ezin izango

du beste inoiz jan.

Memoria eta iraunkortasunaren kontua ezaugarri

kontzeptualak dira, sorkuntzan parte hartzen dutenak;

baina ez daude nahitaez zuzenean loturik sortutakoarekin,

platerarekin. Memoriak sorkuntzan parte

hartzen du, zalantzarik gabe; funtsezkoa da sukaldariaren

estiloa sortzeko; baina, memoriaren ondorioa

ez da nahitaez beti bistakoa; hain konplexua izan liteke,

non ezin baita ikusi. Batzuetan sukaldariak ezkutuan

gordetzen du kontzeptuaren erroa.

Horren guztiak argi erakusten du, gaur egungo

sukaldariak autore-kreazio bat eskaintzen due-

nean, janaria bera baino zerbait gehiago proposatzeko

asmoa duela. Maila handiko kreazio gastronomiko

bat arrago baten modukoa da gaur egun,

non gutxienez oinarrizko hiru kontu batzen diren

proportzio desberdinetan: naturaren ezagutza

(produktua), memoria (zaporeena eta kulturala)

eta berritasuna, lehendik ezagutzen dena gainditzeko

asmoa duena.

Hiru zutabe nagusi horietan oinarritzen da gaur egun

sukaldariaren lana, eta urrundu egiten da hala garai

batean zeuzkan eginkizunetatik: mahaira esertzen

zirenei gosea asetzea edo tripa betetzea. Eskaintza

gastronomiko sortzaile on bat mundua interpretatzeko

modu bat da, beste alorretan proposamen artistikoak

diren neurri berean. Hori dela-eta, sarritan

galdetzen diogu geure buruari ea sukaldaria benetako

artista den edo ez. (Beste baterako utziko dugu

kontu hori).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!