28.11.2012 Views

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

Euskal sukaldaritzaz - Etxepare, Euskal Institutua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Memoriaren auzia

sukaldaritzan

La cuestión de la memoria

en cocina

The Question of Memory

in Cooking

Idatzi berri dut mundu osoak estimatzen duela gaur

egungo sukaldariek egiten duten sukaldaritza berria.

Baina, handietako batek, Hilario Arbelaitzek, 10 Oiartzungo

Zuberoa jatetxekoak, honako galdera hau

egin zuen behin: euskal sukaldariak betiko euskal

sukaldaritzagatik ote dira ezagunak edo egin dituzten

ekarriengatik eta berrikuntzegatik estimatzen ote

dira?

Arbelaitz da, nire ustez, memoriaren aitorpena esaten

diogun horri gehien lotzen zaion sukaldaria. Hala

ere, bera ondorio batera heltzen da, eta esaten du

beste herrialdeetako jendeak halako estimu handitan

baldin baditu euskal sukaldariak, arrazoi nagusia

beren autore sukaldaritzan berritasuna, nobedadea,

sartzen jakin izan dutelako dela. Hori bai, oso berritasun

berezia da eta euskal sukaldaritza tradizionalarekin

lotura estu-estua duen neurrian bakarrik da

posible.

Hala ere, ez dugu inor engainura eraman nahi. Iritzi

bat baino ez da, jateko kontuez ari garenean, euskaldunen

artean behinik behin, berritasuna ez baita

beti ontzat hartzen. Imajinatzen dut gauza bera gertatuko

dela beste lekuetan eta kulturetan ere; baina,

egia esateko, hemen oraindik jende asko dago euskal

sukaldaritza tradizionalari uko egin nahi ez diona.

Jatetxe batera doazenean, ondo ezagutzen dutena,

“betiko gauzak”, dastatzeko plazera berritu nahi dute

beste behin, eta baztertu egiten dituzte jateko kontuetan

berritasunak eragin ditzakeen esperientzia

erradikalegiak.

Baina, zergatik ibili behar ote dugu beti sukaldaritza

berriaren eta tradizionalaren artean aukeratzen, batak

bestea ukatuko balu legez? Galdera gehiago ere

sortzen dira horren inguruan: nolakoa izan behar du

sukaldaritzak, tradizionala dela esateko? Zer ezaugarri

dauzka? Zein da bizitza osoan berdina eta aldaezina

iruditu zaigun sukaldaritza hori, nahiz eta, jakina

denez, etengabe eboluzionatuz eta garatuz doan?

Orain dela 300 urtekoa ote? Edo duela 400 urtekoa?

Zer esanahi ote du betiko sukaldaritzak? Beste

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!