Lezo: ondarea eta hiri garapena Ijurkok jaunak sustatu etxebizitzak. 123
Lezo: ondarea eta hiri garapena Errenteriarako errepidearen ondoan ere, proiektu handinahia gauzatu zen: hiru solairuko hiru bloke exentu, lau isurkiko teilatukoak; zutik daude oraindik. Beranduago, 1979an, Obra Publikoetako eta Hirigintzako Ministerioak 102 etxebizitzaren eraikuntza bultzatu zuen. Kasu horretan, Joaquin Montero Basequseaux arkitektoa izan zen proiektuaren arduraduna, eta Dragados y Construcciones, SA enpresak exekutatu zuen obra 130 . Orubea Etxebizitzaren Institutu Nazionalak urbanizatutako poligono batean zegoen, Altamira izeneko inguruan. Lursail luzanga zen, 238 x 25 m-koa, Errenteriarekiko mugan. Maila desberdineko bi kaleren artean dago, eta 10 m-ko altuera dago bien artean. Proiektuko 102 etxebizitzak hiru bloketan banatu ziren. Blokeak kaleekiko paraleloak dira, eta espaloien ondo-ondoan daude. Haietako bi poligonoaren goiko aldean daude, eta bestea behean. Kalea 200 metro luze da, eta bi herenetan arkupeak ditu. Lurraren aldapa handia dela eta (%40), hiru hormarteko bloke linealak eraikitzea erabaki zen, lurrari hobeto egokitu nahian. Solairu bakoitzean bi etxebizitza daude, eta goitik sartzen zaio argia eskailera kaxari. Gainera, eskailera kaxek bigarren sarbide bat dute beste maila batean: multzoa egituratzen duen oinezkoen kalera ematen du 131 . Zentzu horretan, interesgarria da Silvan-ek 70eko hamarkadaren hasieran <strong>Lezoko</strong> Unibertsitateari buruzko monografian egindako hausnarketa, herriaren hazkundea hizpide hartuta. Bere hitzetan, herriak hazkunde demografiko handia jasan zuen azken berrogeita hamar urteetan, eta ondorioz, herrigunearen perimetroa zabaldu eta eraikin berriak altxatu behar izan ziren. Halaber, Silvanek dio eraikin berri horiek lehengo kaleen luzapenak osatzen dituztela, edota inguruko guneetan kokatuta daudela, herrira iristeko errepideetan edota herrigunea inguratzen dutenetan. Hori dela-eta gorde izan du Lezok parte zaharraren “tipismoa”, historiagilearen esanetan. Hala eta guztiz ere, Silvanek dioenez, <strong>Lezoko</strong> auzo berrietan, mundu osoko gehienetan bezalaxe, ez dira kontuan hartu garai batean etxe multzo horietan agintzen zituzten arauak; izan ere, auzo berri horietako hirigintza berria generiko eta unibertsalista da, eta gero eta gutxiago ditu, tokian tokiko ezaugarri eta ñabardurarik gabea 132 . Garbi dagoena zera da: <strong>Lezoko</strong> hirigintzan, bertako elementuak eta espazioek egungo arkitekturan sintetizatzen diren lorpen eta arazoak nabarmen aurkezten dizkigutela. 124 130 SILVAN, L: Lezo. Donostia , CAM, 1970. 50. or. 131 LUA, 5.2. 38-5 ` 132 LUA, 2.5.2. 38-5 ` 133 LUA, Hirigintza 69, 1988.