Lezo: ondarea eta hiri garapena Cía, Unión Alcoholera de España, S.A.; Viuda de Sánchez argizari fabrika; Sociedad Navarra de Industrias; eta Rodríguez y Arévalo (arte grafikoetarako tintak). Zurgintzan, Joaquín Mendia y Cía, Iriarte Hnos. upeltegia, Aserraderos de Maderas Coloniales (1938an fundatua, egun Aserraderos de Lezo, S.A. dena) eta Manuel Acha (ondoren Acha y Zubizarreta, S.A izango zena). Papergintzan, Benito Milner Manufactura de Papel Químico lantegia zabaldu zen. Kautxu industrialaren sektorean, Pinedes, Cardellach y Cía (aurreko hamarkadan Cardellach y Cía) eta Francisco Ollacariceta fabrikak zeuden. Sektore metalurgikoan enpresa hauek zeuden: Forjas de Alcalá, Ignacio Lopetegi eta José María Uribarri arotzeria mekanikoak eta Jacinto Irujo hornidura metalurgikoak. Ontzigintzan, Clemente Goldarazena eraikuntza enpresa eta Andres-Enea konponketa fabrika zeuden. Ehungintzan, José Oliac enpresa nabarmentzen zen. Eta, azkenik, Viuda e hijos de Fernando Lobato aipatu behar dugu 66 . 1941-1950 urteen artean, sektore kimikoan Industria Comercial e Industrial, S.A. enpresa eta RAPSA olio fabrika sortu ziren. Zurgintzan, Lorenzo Pasamontes lantegia azaldu zen berriro. Halaber, Termo-electricidad Alzate S.L. enpresa sortu zen. Alabaina, hamarkada horretan, beste batzuk desagertu ziren. Esaterako, CANE Rogelio García kontserba fabrika, Vda. de Sánchez argizari fabrika, Joaquín Mendia y Cía upeltegia eta José María Uribarri eta Ignacio Lopetegi arotzeria mekanikoak. Pinedes, Cardellach y Cía kautxu fabrika eta Francisco Ollacariceta lantegia ere desagertu ziren. Eta orobat Forjas de Alcalá eta Jacinto Irujo fabrikak. Ontzigintzan, ontziak eraikitzen zituen Clemente Goldarazena lantegia eta ontziak konpontzen eta garbitzen zituen Andres–Enea fabrika itxi zituzten. José Oliac fabrikak ere feltroa egiteari utzi zion 67 . Adibide gisa, Conservas de la Cofrádía de pescadores enpresaren instalazioak 90eko hamarkadan desagertu ziren Lezoko Kiroldegia eraikitzeko. Bederatzi hormarteko nabea zen. Erdiko hormartea altuagoa zen, eta frontoi batean izen soziala margotuta zegoen. Ate handiak zituen. Instalazioen ondoan langileentzako etxebizitzak zeuden. Ez da arrastorik geratzen. XX. mendearen lehen erdian eraiki ziren instalazio guztietatik Lobato eskuila fabrika baino ez da zutik geratu. Hainbat komunikabidek inguratuta, kokaleku bitxia du, eta egoera kaskarrean egon arren, izen soziala irakurtzen da, eta eraikinaren diseinu eklektikoa atzeman daiteke oraindik. 66 GARMENDIA, G.; SAN ROMAN , A.: Lezoko demografía eta industria XX. mendean. Lezoko udala, 2003. 119. or. 67 GARMENDIA, G.; SAN ROMAN, A.: Lezoko demografía eta industria XX . mendean. Lezoko udala, 2003. 121. or. 67
Lezo: ondarea eta hiri garapena 9 8 7 6 5 1 68 Lezo eta Oreretaren arteko muga (1965. Paisajes Españoles). 1- Lobato. 2- Ferminenea, Piaenea . 3- Unión Alcoholera Española S.A. 4- Tren geltoki zaharra. 5- Conservas de la Cofradía de Pescadores S.A. 6- Croma S.A. 7- Aserraderos de Lezo S.A. 8- Fundiciones de Lezo S.A. 9- Fundaciones de Lezo S.A. (1969. Paisajes Españoles). Lezoko Udala.