Lezo: ondarea eta hiri garapena 4- ONDORIOAK 127
Lezo: ondarea eta hiri garapena Orrialde hauetatik egin dugun hurbilketa xumeari esker, badakigu Lezoko ondarea aniztasun tipologiko, kronologiko eta are estilistiko handiko collage interesgarria dela. Nolanahi ere, liburuan aipatutako elementu guztiak ondarearen ikuspegitik begiratuz gero pieza baliotsuak dira, sortu ziren testuinguru historikoaren lekukoak baitira. Gainera, gaur egunera arte iritsi zaiguna, hautaketa historiko baten ondorio da: eman zaien balioarengatik batzuetan, edo guztiz kontrakoarengatik, hau da, erabat baztertuta eta ahaztuta geratu direlako. Zentzu horretan, aitortu beharra dago hemen aztertu ditugun elementu guztiak ez daudela berdin balioztatuta herritarren artean: batzuk lezoarren ondare ukaezintzat hartzen dira, eta beste batzuk, berriz, ez dute inolako kontsideraziorik. Esate baterako, denok dakigu oso ezaguna (eta aintzat hartua) dela Lezoko erlijio ondarea, baita herritik kanpo ere. Industriaurreko ondarearen zenbait elementu, berriz, hala nola karobiak, “utzikeriari esker” iritsi zaizkigu. Bestalde, industria ondarea, portukoa, zutik dagoena nahiz dokumentuen bidez ezagutu duguna, oso baliagarria zaigu Lezoren historiako garai hori ezagutzeko. Garai bakoitzak bere baloreen arabera hautatu du, eta bera identifikatzen eta definitzen duten elementuak nabarmendu ditu. Ikuspegi zabalago batekin ulertzeko eta baloratzeko gai izan behar dugu, diziplina guztiak aintzat hartuta, jakina; alegia, ohiko erredukzionismo eta monumentalismoa gainditu, eta lehenaldiko (are duela gutxiko) jarduerak, pentsaerak, ikuskerak gogorarazten dizkiguten elementuak gure ingurunean eta gure paisaian modu aktiboan txertatzen ikasi behar dugu. Hainbat elementu nabarmentzen dira Lezoko gaur egungo ondarean, hala nola erlijioaren ingurukoak, hirigintzakoak edota oinetxeak. Baserri guneetako egoera, hala ere, kezkagarria da oso. Hainbat baserri utzita daude, eta beste askok hainbeste aldaketa jasan dituzte, non baliorik handiena galdu baitute. Aipamen berezia merezi du Markesane edo Lezoaundia parkeak. Lezoko espaziorik baliotsuenetako bat da ondareari dagokionez; batez ere, haren kokapena, dituen aztarnak eta izan ditzakeen balio arkeologikoak kontuan hartuta. Leku horretan egin beharreko jarduerek –ezagutza historikoa eta aztarnen balioespena oinarri hartuta– gaitasuna izan beharko lukete gune hori Lezo berrian txertatzeko. XX. mendean, hainbat egoera ekonomiko desberdin txandakatu dira herrian, oso bizkor gainera, eta, ondorioz, etengabe aldatu dira espazioa eta garai bakoitzeko paisaia osatzen duten elementuak. Ez da hausnarketarik izan unean uneko errentagarritasunetik harago. Horrenbestez, pieza baliotsu dezente desagertu dira, hala nola garai bateko hainbat baserri, besteak beste, gaur egungo industrialdeak dauden tokietan zeudenak; bestalde, beste zenbait garai historikoren aztarnak falta ditu gaurko Lezok, esaterako, 60ko hamarkadaren aurreko indus- 128