Lezo: ondarea eta hiri garapena beak ditu eta orobat armadura triangeluarrak, zerra hortzen formako estalkia eta argizuloak. Fibrozementuzko estalkiak habexka metalikoak ditu euskarri eta beira zuntzezko geruza baten bidez dago isolatuta. Bulegoak iragazgaizteko, berriz, asfaltozko geruza batzuk jarri dira. Hormak adreilu hutsezkoak dira erdiraino, eta talotxatuta, zarpiatuta eta pintatuta daude kanpotik. Hormatalen goialdean, kristal bikoitza duten burdinazko leihateak ditu. Egun, eraikin honetan Layme enpresa dago. Inguruko eraikuntzak direla-eta erdi ezkutatuta egon arren, industria eraikin interesgarria da. Bulegoen eta zerbitzuen bi solairuko nabeari atxikita, ekoizpenerako nabeak daude, zerra hortzen formako estalkia dutenak. Etxabea eta beste solairu bat ditu. Hormigoizko egitura du, eta paretak zarpiatutako adreiluekin eginak daude. Fatxadan, bao jarraituen moduan antolatutako bao lerroak eta etxabeko ate handiak ditu. Eraikin erabat funtzionala da, materialaren eta egituraren aldetik. Gaintxurizketara doan errepidearen ondoan, Hornos Eléctricos Salva enpresa dago. Enpresa garrantzitsu hori 40ko hamarkadaren bukaeran sortu zen. Elikagaien industriarako makinak egiten zituen, eta RENFEren instalazioen aurrean zegoen. Bi eraikin beregainek osatzen zuten: bulegoen eraikinak batetik, eta bestetik ekoizpen nabeak, bi fasetan eraikitakoak. 1973an, Juan Jose Uranga Etxabe arkitektoak enpresa zabaltzeko proiektua egin zuen 102 . Enpresatik hurbil, Guiasa fabrika zegoen. Eraikin horrek aldaketa handiak jasan zituen, eta gaur egun, Muebles Rey enpresaren instalazioak daude bertan. Bestalde, ezin dugu ahaztu Pasaiako Badian dudarik gabe oso garrantzitsua den instalazio bat: Zentral Termikoa. Pedro Martinez Artola bideetako ingeniariak diseinatu zuen 1962an, eta bi urte beranduago, Erroteta Hondartzan instalatzeko baimena eskuratu zuen. Jarraian, Iberduero, S.A. enpresa hidroelektrikoak, Pasaiako Badian Zentral Termiko bat eraikitzeko Ministerioak emandako baimenari esker, aipatutako proiektuak aurreikusten zituen lanak egin zituen. Lan horien artean, besteak beste, zentrala hornitzeko ur eta fuel-olio deposituen eraikuntza zegoen. 1964an, enpresa hidroelektrikoak baimena eskatu zuen Lezoko lurretan ur depositu bat eta bost fuel-olio depositu eraikitzeko. Udalak ukatu egin zuen zentral termikoaren instalazio osagarriak eraikitzeko eskaera, landa lurra zela eta zentrala eraikitzeko baimenik aurkeztu ez zutela argudiatuta. Konpainia elektrikoak erantzun zuen Obra Publikoko Ministerioaren aginduaren bidez emandako baimena zuela. Udalak ez zuen bere jarrera aldatu, baina enpresa hidroelektrikoak udalaren erabakiari muzin egin eta, bistan denez, ur eta fuel-olio deposituak eraiki egin zituen 103 . 102 LUA, Hirigintza 22-10 103 LUA, Hirigintza 4-10 99
Lezo: ondarea eta hiri garapena Eta orduz geroztik hortxe daude, Lezo eta Pasaia lotzen dituen errepidearen ondoan, zentral termikoaren aurrean. Landarediaren artean erdi ezkutatuta egon arren, arretaz begiratzen badugu, hortxe ikusiko dugu eremu zirraragarri hori. Zentral termikoaren fuel biltegiak eraikitzen. (1967. Paisajes Españoles). Lezoko Udala. 100