Lezo: ondarea eta hiri garapena Gaur egungo eraikinak, beraz, beste eraikin txikiago batean du jatorria, baina bertako imajinak eragindako debozio biziaren ondorioz, behin baino gehiagotan zabaldu behar izan da. Oparo apaindutako barrualdea dauka, baina Gurutze Santuaren eskultura da irudi nagusia, inondik ere. <strong>Lezoko</strong> Gurutze Santuaren imajina. 29
Lezo: ondarea eta hiri garapena Eskultura hau santutegiko imajinarik interesgarriena da, dudarik gabe, eta Gipuzkoa osora zabaldu da harengatiko debozioa. Zur polikromatuzko tailua da. Kristoren irudikapena da, hiru iltzerekin gurutziltzatua; gurutzea ia-ia arbastatu gabeko enborrekin egina dago; Kristo burusoila eta bizargabea da, aurpegiera lasaikoa, masailalboko hezurrak nabarmenduta dauzka, eta burua pixka bat makurtuta du. Beso zailduak gurutzeko besoen paraleloan zabaltzen dira. Gorputz enbor zuzena du, anatomia baldarrekoa, saihets hezurrak agerian eta gerria nabarmenduta. Zangoak tenkatuta ditu, eta gerriaren inguruan zapi laburra dauka, erdian lotuta eta haizemaile eta sigi-saga gisako izur finekin. Duela gutxi arte irudia gona motz batekin jantzita zegoen eta ileordea zeraman. Eskulturaren jatorria ezezaguna 14 da, baina hainbat ezaugarritan gotikoaren kutsua eta anatomiaren eta oihalen trataeran ukitu aurreratuak sumatzen direnez, XV. mendean 15 kokatuko litzateke seguruenik. Gurutze Santuaren erretaula zur polikromatuzkoa da, eta bertako espaziora egokituta dago. Hiru kaletan antolatzen da, harrizko idulki apaindu baten gainean; erdiko kaleak fuste ildaskatu eta ispiludun koloma pareak ditu albo banatan. Haren gainean, taulamendu hautsiaren baitan, Kristoren imajina duen nitxoa dago, eta alboetako horma hobietan, aingeruenak. Atikoan zeru arraildura ikusten dugu. Aldameneko erretaulak bezalaxe, obra barrokoa da honako hau ere, eta Santiago Jauregi dugu lan guztiaren egilea. Epistolaren ondoan, San Joan Ebanjelariaren erretaula dago, eta ebanjelioaren aldean Andre Maria Doloretakoarena, biak ala biak Santiago Jauregik eginak eta rococo estilokoak. Interesgarria da, halaber, tenpluko lehenengo zatia ixten duen burdin hesia. Balaustredun gorputz luze bat dauka, eta bi orriko ate bat bertan txertatuta. Balaustreak zilindrikoak dira, lodiera desberdineko ebakidurekin, eta helduleku anitzeko txarro, eraztun eta udare eta erraboil formekin. Horrez gain, balaustredun ateburuaren gainean balaustre erradialak dituen erdi puntuko arkua dago. Agirre Sorondo eta Lizarralderen ustez, burdin hesia Juan Zialzeta Urkidik forjatu zuen 1643. urtean 16 . Aipatzekoa da Baionako gotzain San Leon Gurutze Santuaren aurrean irudikatzen duen beiratea ere. Sakristian dago, eta J.P. Maumejean eta E. Salaberriaren lana da, 1904koa. 30 14 AGUIRRE-SORONDO, A., LIZARRALDE ALBERDIN, K. Ermitas de Gipuzkoa. J.M. Barandiaran Fundazioa, 2000. 270 or. “(…) Hainbat bertsio daude Gurutze Santuaren tailuaren jatorriaren inguruan. Horietako batek dioenez, Landarreta baserriko neska batek kostaldera ailegatutako kutxa batean aurkitu zuen. Bigarren batek dio Iruñeko gotzainak X. mendean ekarri zuela, baina bertsio hori ez dator bat imajinaren datazioarekin -XIII. eta XIV. mendearen artekoa jotzen dute adituek- (…)”. 15 PUENTE SANCHEZ, M.T. “Escultura exenta de Vírgenes y Cristos en Pasajes, Lezo, Renteria y Oiartzun”. Cuadernos de sección: Artes Plásticas y Monumentales, 6. zk. 16 AGUIRRE-SORONDO,A., LIZARRALDE ALBERDIN, K.: Ermitas de Gipuzkoa. J.M. Barandiaran, Fundazioa: 2000. 270-272 or.