Lezo: ondarea eta hiri garapena 2- LEZO TRADIZIONALA 21
Lezo: ondarea eta hiri garapena <strong>Lezoko</strong> Unibertsitatearen ondarea aztertuta, ikusten dugu inflexio argi eta erabakigarria izan zela industrializazioa abian jarri zen unean. Hain zuzen, trenbidearen etorrerari esker, Lezo azkarrago sartu zen Gipuzkoa zeharo eraldatuko zuen industria garapenaren prozesuan. Orduantxe bihurtuko zen Lezo leku erakargarri lehenengo fabrikak kokatzeko, Madril-Irun linearen, geltokiaren eta kaiaren ondoan baitzegoen. Gertakari hau mugarria izan zen, beraz. Eraikitzeko usadioak eta ohiturak eta baliabideen erabilpenak nabarmen aldatu ziren garai batetik bestera. Horregatik, bi alor desberdin hartuko ditugu kontuan ondarearen gaiari heltzeko: Lezo tradizionalaren ondarea eta industrialarena. Jorratutako kronologia zabalak, bestalde, garai historiko eta tipologia desberdinak aintzat hartzera garamatza: erlijio ondarea eta militarra, herriguneko zein baserri guneetako etxebizitzen ondarea –hari lotutako karobi, ferratokiak eta gainerako instalazioak barne–, errotak eta abar. 2.1 ERLIJIO ONDAREA Lezo Baionako apezpikutegiaren menpe egon zen XVI. mendera arte, eta 1566 eta 1962 urteen artean, Iruñekoaren baitan. Gaur egun, berriz, Donostiakoaren menpe dago. Barruti honetan, kontuan hartzekoak diren erlijio ondarearen zenbait elementu aipagarri ditugu, hala nola San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza eta Gurutze Santuaren basilika. Dokumentu eta bibliografia iturriek, hala ere, iraganean lezoarren erlijiotasunaren erakusgarri izandako eta gaur desagertutako beste hainbat elementu garrantzitsuren berri ematen dute. Gaintxurizketa eta Amadigurutzeko gurutzeez gainera, bi baseliza izan ziren gutxienez: Santiagotxokoa eta Santa Maria Magdalenarena. San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza 1399. urtean lehen aldiz aipatutako eliza hau inguruko zaharrenetarikoa da, antza 4 . <strong>Lezoko</strong> parrokia eliza Pasaiako parrokia ere izan zen XVI. mendera arte. Bestalde, badakigu mende horretako lehenengo erdian tenplua berritzeko obra garrantzitsuak hasi zituztela, eta 1557an elizaren bikario <strong>Lezoko</strong> Juan Vicentek eta <strong>Lezoko</strong> elizaren maiordomo Juan Darietak, alde batetik, eta Aiako Juan Sanzsoro maisu harginak, bestetik, elkartasun ituna izenpetu zutela. Haren arabera, maisuak konpromisoa hartu zuen sei urteko epean hegoaldeko horma eta kaperak eraikitzeko, jada bukatuta zeuden iparraldekoen modu berean eraiki ere. Erdialdeko kaperatxoa –bertan ipiniko zuten alboko atea– Usurbilgo elizako atearen eredura 5 egin behar zuten. 1722 eta 1724 urteen artean, Juan Bautista Intxaurrandiaga eta Lazaro Lainzera Vega maisu harginek elizaren gaur egungo bobeda edo ganga eraiki zuten. 22 4 MURUGARREN, L.: “Relación de puntos religiosos....” in BSVAP, XLVIII 3-4, 76. or. 5 ARRAZOLA, M A.: Renacimiento en Guipúzcoa Arquitectura. I. Liburukia, 1988, 167-168 or.