11.08.2015 Views

begiak arrigarri

ikusi

ikusi

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sailkatze ortan nun daukagu gure euskera? Antonio Tovar'ekonan: «Familia aundietan ematen diran aidetasunak gogoanartu ezkero, izkuntza bakarra duzu euskera, soil-soilla, aiderikgabea» (El Euskera y sus parientes, Madrid, 1959, 11 orr.).Euskerak ez du, beraz, gaurko izkuntzalariak diotenez, mundukoizkera batekin ere odolezko aidetasunik.ZEAR-AIDETASUNA. Geroztik etorki senikera utzi ta bestebide ta metodu batzuk asmatu dira; gaur odolaren artu-emanaribaiño kulturaren zer-ikusiari arreta geiago ezarten zaio. Ta bideberri oietatik jo zuten izkuntzalariak, izkuntzak gramatikariburuz aztertzen asi ziran batez ere; orrela egin ziguten Bopp'ek,Grimm'ek eta auen atzekoak.Era ontan barruko egitura edo estrukturan, au da, gramatikan,joskeran eta Olakoetan, berdin samarrak diran izkuntzak,aideak dira, naiz-ta zearka; labur: urteak urte zatitu egin zanlenengo izkuntzaren izkelgiak, dialektuak. Bide ontatik ekiñikere, euskerak ez du «anairik». Tovar'ek: «Ibar-izkera, iberoizkuntzazakarra ere ezin dezakegu euskeraren guraso edo anaitzatartu» (O. cit., 14 orr.).AUZO-AIDETASUNA. Euskeraren nolabaiteko aidegora iritxinai baldin bada, beste bide batetik abia bearra dago; metodugaurkoagoak ba-dira, eta auen bitartez idoro genitzake bearbada euskerarentzat ere zerbait aidetza pareko danik: auzoaidetasuna,adibidez. Euskerak, aintziñatik izan ditu ingurumarilatiñetiko izkelgiak, Espaiña'n len-gaztelera ta napar-aragoierata Prantzia'n, ego-aldera, gaskoiña batez ere, ta auekin—ezin dezakegu uka— alkar-ikutzea ez-ezik, barru-barruko zerikusita artu-emana ere, bi milla urietan beintzat, izana dugu.Alboko izkuntza auekin euskera ots eta itz, artu eta eman biziizan zitzaigun luzaroan.Baiña, zer esan gura du onek? Euskera latiñaren izkelgibat dala? Auxe bakar-bakarrik: millaka urteetan alkarrekin elebitsuanbizi izanik ere, artu-eman soilla izan dala izkuntza auen23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!