11.08.2015 Views

begiak arrigarri

ikusi

ikusi

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gi.zon jakitun erri-zale auen lana etzan lendabizi ondoikusia izan. Aita Jose F. Isla'k (1703-1781), irri-mirrika alegia,«Azkoitiko Zalduntxoak) deitu zien, eta M. Menendez y Pelayo'k(1856-1912) geroago, siñiste-ausle edo heterodoxuen arteansartu zitun. Baiña, J. Urkixo'k argi ta garbi utzi zuenez,Europa'ko jakite-aurrerapenez jabeturik ere, etziran iñundikgarai artako filosofuen gogai ta pentsakera okerrez kutsutu.Larramendi'k, antza, zaldun gogo-landu auek zitun gogotanjazoera au edesten digunean: bein mezatan zeudela, meza laguntzailleakzeregin bat betetzen joan bearra izan zuen; anzegoen zaldunetariko bat urreratu zan meza erasteko asmuz,baiña ezin zion erantzun meza ematen ziarduanari. Ba-datorsakristaua, ta kinka onetan gauza ikusiaz, diotsa: «Mundukoberriketa guziak ba-dakizkizu, eta Meza laguntzen ez?» (fiorografia,1882, 27 orr.).Esanak esan, Alkarte aurreralari onen len-aroa (1764-1785)amas aundikoa izan zan. Munibe'k etzuen iñoiz utzi bere sorterria.Ta azkenik bertan il zan, 1785-1-13'an,BERE EUSKAL LANAK.—Naiz-ta euskal adiskideen alkargokoenelburu beiñena euskera arloa ez izan, Euskalerriari zegokionbeste milla gauza baizik, zalduntxoak alere etzuten utseaneuki gure izkuntza arazoa. Oni begira ere ba-dituzte berensaioak. Aurren-aurrenik, Alkarte orren irasleak berak idatzi zizkigun:1) Opera bi, izki ta musika, bata prantsesetik itzulia tabestea jatorra, euskal-gaiez egiña; eta, 2) Gabon-sariak.Bere lanik ospetsuenak au du izenburu: El Borracho burlado(Bergara, 1764). Azkoiti'n bertan antzeztu zan, itxura danez,lenengotan; eta gero, 1764'an, Bergara'n, Murua sendiaren ]auregian,San Martin Agirre donetu zuteneko jaiak zirala-ta. FélixM. Samaniego Yurreamendi, arabar ipuilaria, Pedro BalentinMugartegi markiñarra, egillea bera ta beste zalduntxo batzukziran antzelari, komediante. Kondeak irakatsi zien besteai nolabete bear zuen bakoitzak bere papera.223

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!