11.08.2015 Views

begiak arrigarri

ikusi

ikusi

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Olorone'ko kalonjea ta Zubero osoko bikario jenerala; ark itzulizuen biamesera ta onek euskerara. Eta iru dotriña auek —prantses,biames, euskeraz— izan ziran 1706'tik 1820'rarte Olorone'koeliz-barrutian erabilli ta jendeari erakutsitakoak. Prantzi'koMatxiñada bitartean ere, berdin, aurretik egiñikoen antzantzeraateraldi berriak ixilka osoturik./par euskal erria, matxiñada aurretik, eliz-arazoetarako irubarruti edo diozesatan banandurik zegoen: 1) Baionakoa, taLapurdi ta Paxenapartu egoaldea artzen zuen; 2) Akiz (Dax)-ekoa, prantses napar iparraldea arturik, eta 3) Olorone'koa, Zuberoosoa, ta Bearne'n Leskar ta Tarbes artzen zituela. Olorone'kogotzai edo apezpikuak: Josep Revol jauna 1706'tik 1735'-ra; onen illoba Frantzisko Revol 1742'tik 1783'ra, ta Joan BaptistaAugusta Villoutreix Faye 1784'tik 1790'raiño. Frantzikomatxiñada bitartean: Bartolome J. B. Sanadon, beneditarra,1791'tik 1796'ra ta Saurine bearnetarra 1797'tik 180rra; biakgubemuak ipiñita. Matxañada aldian, gaiñera, Baiona, Dax etaLescar'eko eliz-barrutiak kendu ta Olorone'koa utzi zuten bakar-bakarrik.Elizak eta eliztarrak oso aizatuak izan ziran, askota asko Espaiña'ra ta Inglaterra'ra igeska joanik. Izuak agintzen.Latza noski. Matxiñada ostean, Paul T. Dabid Astrosjauna Baiona'ko gotzai (1820-1830) zalarik, aipaturiko iru elizbarrutiakinbat osotu zuten: Baionakoa. Eta lengo dotriña zaharguztiak kendurik, berri bakar bat, 1823'an argitaratu zana, jarrizuen eliz-barruti osorako. Geroztik, sarri azaldua, auxe erabilliizan zan XX'garren gizaldi onen lenengoetararte.Jakue Maitie kalonjeak itzuli ta argitaratu zuen dotriñak,au du izenburu: Catechima Oloroeco Diocezaren cerbutchuco(Paube, 1706). 112 orrialde. Zuberoko euskeraz dago. P. Lafitte'k:«1709-ko buruilaren hama-hiruan Joseph de Revol O'loronekojaun aphezpikuak bere katichima, eta ez bertzerik, izanzadin irakasia eskualde guzian, manatu zuen» (Loretegia, 115orr.). Gerora ere, zortzi aldiz beintzat ager-arazi zuten.238

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!