11.08.2015 Views

begiak arrigarri

ikusi

ikusi

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1) Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae(Paris, 1638). Esan nai du: «Bi Euskalerrien berria,bai Iberia'ko ta bai Akitaniko'arena»; txera aundia izan du betiere latiñezko lan «garai eta ezagun» onek. Bigarrenez ere, Paris'en,egilleak naikoa ukutua, 1656'an agertu zan. Bigarrenargitaraldi au begi aurrean zuela Aita J. Gorosterratzu'k gaztelerazjarri ta Eusko-Ikaskuntza'k argitara ekarri zuen, 1929'an,izenburu onekin: «Noticia de las Vasconias, la Ibérica y laAquitanica».Ego ta ipar, Euskalerri osoaren edestia da liburu onen mamia,iru zatitan emana: amalau atal ditu lenengoak, amazazpibigarrenak eta amairu irugarrenak. Lenengo zatia, lan guztiarenatari lez dugu; aspaldi bateko euskotar eta kantauritarrak dakazkigogora, aien lurra, oiturak eta izkuntza goraipatuz; Arabakoak,Bizkaikoak eta Giputzak bereziki. Bigarren zatiak, aintziñakonapar erresuma edesten du, bertako erregeen etorki tabelaunaldiak zeatz-meatz emanik; geigarri bezela Aragoi'ko taBizkai'ko kondeen izen zerrenda dakar. Irugarrenak, azkenez,Akitania'ko eusko-semeak aizatzen ditu, ango eskualdeak etasendi jaurlarien ixtoriak oroz gaiñetik.Zogi ta zentzun aundiko agertzen zaigu Oihenart liburueder onetan: edestigille bizkor, egizale aundi. Euskalerri barruanidatzia izan zan Aita Moret naparraren ixtoria ere; baiñagai onetan, Oihenart'ek, bere gizaldian egin zan lanik bikaiñenaburutu zuela, aitortu bear dugu. Saratar Etxeberri'k etaM. Larrameiadi'k bestera esanik ere, F. MichePek diño:«Liburu au nomairen galdekizungarri da, aldi artakotan aratzenetariketa zentzuzkoenetarik baitugu ezpai gabe Oihenart'enauxe» (Le Pays Basque, 455 orr.). Berau izan ezpalitz, galduakzitan onezkero, betiko galduak bai, Zenbait euskal gauza jakingarri.2) Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart;plus les poesies basques du mesme auteur (Paris, 1657). Titu-154

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!